MU IKASLEEN SAILA 2021

MU SAILAREN OINARRIAK:

  1. Mondragon Unibertsitateko ikasleek (2020-2021 ikasturtean MUn matrikulatuak) egindako ikus-entzunezko lanak Huhezineman aurkezteko aukera izango dute.
  2. Hautaketan lehentasuna izango dute ikus-entzunezko ikasketen baitan taldetan egindako lanek (3. mailako proiektua, Film laburra materian eta Dokumentala materian).
  3. Ikasleek ekoitzitako bideoklipak, animazio lanak, erreportajeak zein bestelako ikus-entzunezkoak ere aurkeztu daitezke.
  4. Lanek gehienez 20 minutuko iraupena izango dute.
  5. Lanak bidaltzeko azken eguna: 2021ko otsailaren 16a.
  6. Jasotako lan guztien artean, Aukeraketa Batzordeak hautaketa bat egingo du eta hautatutako lan horiek pandemiaren bilakareraren arabera Aretxabaletako Arkupe kultur etxean, online edo modu hibrido batean proiektatzekoa aukera egongo da. Jaialdia hasi baino lehen jakinaraziko da zein formatutan egingo den. 
  • Fikzio Onenaren Saria (*): 200 €
  • Dokumental Onenaren Saria (*): 200 €
  • Ikusleen Saria: 100 €
  • Argazki Onena (**): Ogeita4 enpresak 1.500€tan baloratutako kamera ekipamendua utziko dio irabazleari, euskarazko film labur bat egiteko, Huhezinemako 2022. edizioan aurkeztuko dena.

Mundukide Saria:  700€  Bi sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko da.

Online bidalketa:

Lanak Huhezinema jaialdian aurkezteko bete online izen-emate orria eta bertan txertatu film laburra ikusteko Vimeo edo Youtube esteka eta beharrezko pasahitzak. Lana hautatua izanez gero, jaialdian proiektatzeko DCP kopia edo kalitate handiko artxibo digitala eskatuko da.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betez, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak KONGRESUAK ETA JARDUNALDIAK fitxategian sartuta daudela eta horren helburua kongresu, mintegi eta jardunaldietan parte hartzen duten pertsona eta instituzio kolaboratzaileen datuen kudeaketa eta mantenimendua egitea eta etorkizuneko ekitaldien berri ematea dela. Datu horiek erakundeak sortzen dituen komunikazio tresnetan erabili ahalko dira eta komunikabideei laga ahalko zaizkie, goian zehaztutako helburuak betetzeko xedez. Fitxategia Datuak Babesteko Agentzian aitortu dugu eta datuen segurtasuna bermatzeko neurriak ezarri ditugu.

Fitxategi horien erantzulea HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA da eta, horri dagokionez, hala nahi izanez gero, aipatutako Legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak balia ditzakezu; horretarako lopd.huhezi@mondragon.edu e-mail helbidera eskaera bat bidali behar duzu NAN edo nortasuna egiaztatzeko beste agiri batekin batera.

Harremanetarako:

Kontaktua: 656 732 586 (Iban del Campo)

Harremanetarako: huhezinema@mondragon.edu

(*) Epaimahai ofizialak emango ditu sariak.(**) Argazki Onenaren sariari esker ekoitzitako filmak hasierako edo amaierako kredituetan argi azaldu beharko du hurrengo testua: “Film labur hau 2021ko Huhezinema Jaialdiko Argazkigintza Onenaren Sariari esker ekoiztu da.” Testuarekin batera hurrengo logoak bistaratuko dira: Huhezinema, Ogeita4.