Film laburrak jasota, martxan da aukeraketa prozesua

2820.jpg

Laster hasiko gara pantailan proiektatzen. (Argazkia: Hiroshi Sugimoto)

Atzo itxi zen Huhezinemaren 10. edizioaren lanak entregatzeko epea. Guztira, 95 ikus-entzunezko jaso ditugu. Zuei esker, bilduma polita sortu dugu; mila esker zuen lanak gurekin partekatu nahi izanagatik. Huhezinemako antolatzaileak oso pozik gaude, izan ere, espero genuen baino lan gehiago jaso ditugu, are gehiago aurten errotik pelikulak jasotzeko modua aldatu dugunean. Online plataformak erabili ez baditugu ere ia 100 pelikuletara heldu gara!

Hori ez ezik, ekitaldiaren beharrei hobeto egokitzen zaion irudi berri bat sortu dugu eta laster gure sare sozialetan aurkeztuko dizuegu, izan ere, 10. urteurrena ospatzea aukera ezin hobea iruditu zaigu festibalaren irudia errotik aldatzeko.

Dagoeneko hautaketa prozesuan murgilduta gaude, beraz, adi egon, martxoaren hasieran finalisten berri emango baitizuegu.

Gazteok antolatutako ekitaldi hau pixkanaka haziz doa. Horregatik, beste behin ere eskerrak eman nahi dizkizuegu, elkarlanean guztiok handituko baikara.

 

Zinema aretoetan ikusiko dugu elkar!

Huhezinema Bilbon aurkezten dugu

Huhezinemaren hamargarren edizioa prestatzen jarraitzen dugu eta lehiaketa desberdinen berri emateko, bilatzen ditugun filmen inguruko xehetasunak eta argibideak emateko asmoarekin bihar, urtarrilak 18 arratsaldeko 6tan Bilboko BBFn jaialdiaren aurkezpen informal bat egingo dugu DOCK tarbernan.

Aurkezpenean aurtengo lantaldea osatzen duten Idoia Dávila eta Garikoitz Rivera ikasleak eta jaialdiko koordinatzailea den Iban del Campo izango dira.

Joan den edizioan Goiena Saria irabazi zuen “Bere bizitzetako bat” (Aitor Gametxo) film laburra eta beste sailetako film labur batzuen hautaketa bat emango dute.

Animatu eta laster arte!


<p><a href=”https://vimeo.com/100655771″>Trailer Bere bizitzetako bat (Una de sus vidas VOSE)</a> from <a href=”https://vimeo.com/aitorgametxo”>Aitor Gametxo</a> on <a href=”https://vimeo.com”>Vimeo</a&gt;.</p>

Laburpen hitzak , ,

Huhezineman film laburrak aurkezteko epea ireki da

57-frame2_Bere bizitzetako bat (Una de sus vidas)

2016ko Huhezineman Goiena Saria irabazi zuen “Bere bizitzetako bat” filmaren fotograma.

Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdiko 10. aldia 2017ko martxoaren 28 eta 31 bitartean egingo da Aretxabaletako Arkupe aretoan eta, jaialdia abian jartzeko, irekita daude jada jaialdiko hiru sailak. Zuen film laburren zai gaude!!!!

Sail Ofizialeko, Basque Culinary saileko eta MUko ikasleen saileko lanak bidaltzeko epeak zabalik daude, eta 2017ko otsailaren 16ra arte bidali ahal izango dira ikus-entzunezkoak.

Aurten hainbat aldaketa dakartza jaialdiak, beraz, ondo irakurri sail bakoitzaren oinarriak gure webgunean!

  • Goiena sariak euskarazko film labur onena sarituko du, eta aurten dirusari handiagoa banatuko dugu. Horrez gain, Ogeita4 Camera Solution enpresak 1.500€tan baloratutako kamera ekipamendua utziko dio irabazleari, 2018ko Huhezineman aurkeztuko den euskarazko film bat egiteko.
  • Lanak aurkezteko prozesua erraztu eta merketu nahi diegu aurten egileei, eta Vimeo edo Youtube esteken bitartez soilik jasoko ditugu aurten filmak. Izen ematea erabat doakoa izango da beraz.

Jaialdi borobila egiteko borondatea dugu, eta jada lan eta lan ari gara hori posible egiteko!

Laster albiste gehiagorekin itzuliko gara.

Ez utzi azken egunerako filmen bidalketa eta zorte on!

Laburpen hitzak , , , , ,

Badator hamargarren Huhezinema

img_2081

Huhezinema jaialdiko lantalde antolatzailea lanean hasteko prest.

2016ko martxoan banatu genituen bederatzigarren Huhezinema jaialdiko sariak eta gogotsu hasi gara berriz lanean 2017ko martxoan jaialdia burutzeko. Hamargarren edizioa izanik, sorpresa eta ekitaldi bereziak izango ditugu, eta gaur goizean bildu gara antolatzaile taldea Iban del Campo irakaslearen laguntzapean ideia eta aukera guztiak zirriborratzen hasteko. Aurtengo antolatzaile taldea Mondragon Unibertsitateko Ikus Entzunezko Komunikazio Graduko laugarren mailako 20 ikaslek osatzen dugu; hala nola, Ana Alberdi, Irene Arin, Haizea Arizaga, Paul Arzanegi, Eneritz Aulestia, Ane Ayerbe, Idoia Dávila, Irati Elortondo, Beñat Galfarsoro, Arkaitz Gartzia, Leire Goitia, Jon Gonzalez, Iratxe Gonzalez, Maia Iribarne, Nekane Muñoz, Maider Navarro, Hodei Perez, Garikoitz Rivera, Irati Royo eta Ane Urkola.

Huhezinemaren hamargarren edizioa 2017eko martxoaren azken astean izango da eta laster argitaratuko ditugu jaialdiko lehiaketa desberdinetan parte hartzeko oinarriak.

Laister itzuliko gara albiste gehiagorekin!

Animatu eta parte hartu hamargarren edizio borobil honetan!

Laburpen hitzak , ,

Mexiko eta Argentinara sariak

Blog honetako azken sarreran esan genuen bezala, Ikus-Entzunezko Komunikazioa Graduko hainbat lagunek hirugarren urtez parte harte dugu Donostiako Zinemaldian egiten den Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketan. Iban del Campo irakasleak bost euskal ikaslez osatutako epaimahaia koordinatu du eta Orona Saria eman diote topaketan hautatuko film labur berritzaileenari. MUko Garikoitz Rivera, Idoia Dávila eta Nekane Muñoz, eta Andoaineko Escivi eskolatik Ane Iturralde eta Egoitz Albizu izan dira aurtengo epaimahaia osatu duten ikasleak.

Eta irabazlea izan da…

Narratiba klasikotik aldenduz, irudia, soinua eta denboraren tratamendu berritzaile baten bidez oroitzapenen argazki bat egiten duelako

24º 51’ Latitud NorteCarlos Lenin Treviño-rena
Centro Universitario de Estudios Cinematográficos CUEC – UNAM (Mexiko)

Aipamen nominala:

A quien corresponda, Valeria Fernández-ena
Universidad del Cine (Argentina)

Orona Sariarekin laburmetraiaren zuzendariak 5.000€ gordin jaso ditu.

Plazer bat izan da mundu osoko zinema eskoletako ikasleekin eta euren film laburrekin egun hauek konpartitzea. Dagoeneko lanean gaude 2017ko Huhezinema jaialdian nazioarteko film hauetako batzuk gurean aurkezteko.

Adi egon!

Laburpen hitzak , , , ,

Huhezinema Donostiako Zinemaldian

Ikasturte berriarekin batera eta Donostiako Zinemaldiaren bultzadaz, zinemaren galernak harrapatzen gaitu irailean. Eta gu prest eta gogotsu gaude.

2015-2016 ikasturteko Huhezinema jaialdian gauzatu zen Donostiako Zinemaldian egiten den Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketarekin lankidetza. Joan den urtean saritutako bi filmak Huhezineman aurkeztu genituen. Ekimen honek lehen aldiz nazioartekotu zuen Huhezinema eta bide horretatik jarraitzeko asmoarekin lankidetza hori sendotzera goaz aurtengo edizioan.

Bihar hasiko da Zinema Ikasleen Nazioarteko XV Topaketa Donostiako Zinemaldiaren baitan eta bertan izango gara. Bigarren urtez Iban del Campo irakasleak koordinatuko du Orona Saria, aurtengo film labur berritzaileenari emango zaiona. Huheziko Ikus-Entzunezko Komunikazioa graduko 3 ikaslek (Garikoitz Rivera, Idoia Dávila eta Nekane Muñoz) eta Andoaineko beste bi ikaslek osatzen duten epaimahaia.

Mundu zabaleko zinema eskoletatik etorritako ikasleen topaketa bat da bihar hasiko dena. Ikasle hauen lanak aurrez aukeratuak izan dira, euren laburmetraiekin proiekziotan parte hartzeko baita hitzaldi eta industriako profesionalek prestatzen dituzten master class-etan jarduteko ere. Aukeratutako filmak publiko orokorrari irekitako saioetan aurkeztuko dira.

Aurten proiektatuko diren film laburren eta master classen gaineko informazioa lotura honetan aurkituko duzu.

Eta orain itzali zuen mugikorrak mesedez. Emanaldia hastera doa.

Huhezinemako film labur irabazleak Ordizian

Ordiziarrek aukera paregabea izango dute aurten Huhezinema Jaialdian irabazi duten film labur guztiak ikusteko eta zuzendari batzuekin hitzegiteko. Hain zuzen ere, 9. edizioko hiru sail ezberdinen film labur sarituak ikusi ahal izango dituzte larunbat honetan, apirilaren 23an, arratsaldeko 19:30tatik aurrera Ordiziako Herri Antzokian.

Aniztasun handiko edizio honetan, gerturatzen diren ikusleek gozatu ahal izango dute zinemaren zirraraz estilo ezberdinetan. Triangeluak MUko ikasleen saileko ikuslearen irabazleak bikote baten asteburu erromantikoaren porrota kontatzen du; Zurea filmak, berriz sail berdineko fikzio onena, emakume alargun baten dilemarekin zer pentsa emango du; eta dokumental onena ikasleen sailean, Amaren izenean, aurpegia eta izena jartzen dizkio diktaduran haien gurasoak galdu zituztenei eta oraindik ere aurkitu ez dutenei.

Basque Culinary sailean berriz, umorea nagusitu da aurten jaialdian: Menzzi Txispas sukaldean youtuber fenomenoaren bertako ikuspegi bat eskaintzen digu; eta publikoaren saria jaso zuen Nahikua eta soberan film laburrak amaren maitasuna erakusten digu janariaren bitartez.

Sail Ofizialean bi garaile izan ziren. Batetik, Dantzariak film politikoa, euskal herriko gatazka landu eta hausnarketara gonbidatzen duenak bi sari lortu zituen -ikusleen saria eta Vertigo saria-, diru laguntza publikorik gabe egindako film labur onenari. Bestetik, sari nagusia jaso zuen filma, Goiena Saria euskarazko film labur onenari, Bere bizitzetako bat fikzio eta dokumentalaren artean egindako film esperimentala, voyeurismoaren aldarrikapen bat dela esan dezakegu.

Aurtengo euskal film labur onenen bilduma txiki batekin disfrutatzeko aukera paregabea izango da Ordizian apirilaren 23an. Emanaldian Dantzariak film laburreko zuzendaria den Axier Salazar, Amaren izenean dokumentaleko zuzendariak (Irati Elortondo eta Mikel Uralde) eta Iban del Campo jaialdiko koordinatzailea izango dira aurkezpenean eta ondoren egingo den solasaldian.

Ez galdu aukera hau eta egon adi! Huhezinemaren 10. edizioa prestatzen hasi gara!

Sari banaketa zirraragarria (martxoak 18ko kronika)

IMG_8062

Huhezinema 2016ko sarituak Arkupe aretoan.

Iritsi da 9.Huhezinemaren azken eguna. Bi egunetan zehar zinemaren zirrara sentitu dugu, eta gaur, are eta gehiago. Arkupe kultur etxean egun handia dela sumatzen da: ikasle antolatzaileak alde batetik bestera bueltaka dabiltza. Ane Zuazubiskar eta Odei Esnaola aurkezleak iritsi dira zinemara eta gidoiari azken errepasoa eman diote kamerinoan.

16:50tan ateak ireki dira, eta minutu gutxitan bete da aretoa. Jende ugari gerturatu da Sail Ofizialeko 10 finalisten lanak ikustera. Aurkezleak oholtza gainean azaldu dira eta hasiera eman diote jaialdiaren azken egunari. Filmen zuzendari nahiz ekoizleak lehen ilaretako eserlekuetan eseri dira eta Break In dokumentalaren zuzendari den Mikel Aristregi, eta Hartz txiki filmeko Ruben Sanchez aktorea igo dira eszenatokira. Proiektuen inguruko esperientziaz mintzatu dira ikusleen erabateko arreta lortuz. Txalo zaparrada handi batekin agurtu dituzte, eta hasiera eman die lehenengo bost finalisten lanei.  Ikusi ditugu filmak, eta 10 minutuko atsedenaren ostean, beste bostak proiektatu dira pantaila handian. Baina lehenengo, film bakoitzeko partaideetakoren baten hitzak entzuteko aukera izan dugu: Axier Salazar (Dantzariak), Aitor Oñederra (I said I would never talk about politics), Ander Duque eta Rosalinda Galan (Napoleon y yo) eta Tucker Dávila (Duellum). Bere Bizitzetako Bat laburmetraiaren zuzendariak, Aitor Gametxok, bideo bidez azaldu digu bere lanaren nondik norakoa. Izan ere, ezin izan da Arkupe Aretora gerturatu. Azken film laburra ikusi ondoren, onena zein izan den erabaki behar izan dute zinemara gerturatu direnek. “Zeini emango diozu botoa?” galdetu dio lagun batek besteari. Honek, “nik argi daukat” erantzun dio eta barre egin dute biek. Pixkanaka, kutxa botoz bete da: Bertan dago laburmetraia irabazlearen izenburua. Zein izango da saritua?

IMG_7968

Ikuslearen botoa emateko momentua.

Minutu batzuk geroago hasi da sari banaketa. Lehenik eta behin, Ander Gostin MUko Ikus Entzunezko Komunikazioa Graduko koordinatzaileak hartu du hitza. Jaialdiaren inguruan hitz egin du eta ondoren, sari potoloak banatzeko unea iritsi da: Basque Culinary saria Menzzi Txispas (Ander Mendizabal eta Jon Garate) lanarentzat eta lehiaketa honetako ikusleen saria Nahikua eta Soberan (Jon Campo) lanarentzat. MUko fikziozko film labur onenaren saria Zurea (Jon Garate eta Xabier Aztiria) lanarentzat, MUko dokumental onenaren saria Amaren Izenean (Irati Elortondo) lanarentzat eta lehiaketa honetako ikusleen saria, Triangeluak (Ibai Iregi) lanarentzat. Vertigo saria berriz, Dantzariak (Axier Salazar) lanarentzat izan da. Bukatzeko, Sail Ofizialeko sari nagusia, Goiena Saria, Aitor Gametxoren Bere Bizitzetako Bat lanak eraman du; ikusleen saria Axier Salazarren Dantzariak lanak eraman du.

IMG_8300

Dantzariak film laburraren lan taldea

Txalo zaparrada batekin amaitu da 9.Huhezinema jaialdiaren azken eguna. Ekitaldia amaitu eta arkupe parean dagoen Orly tabernan elkartu dira ikusle, parte hartzaile eta antolatzaileak. Revolutionary Brothersen kontzertua hasi da eta musika, algara eta hitzak dira nagusi Aretxabaletako plazan. Giro ederra dago. Eta giro eder horrekin esan du agur 9.Huhezinemak.

IMG_7976

Giro ederra eta zinema beteta egon zen sari banaketa ekitaldian.

 

IMG_8068

Zurea film laburreko lagunak saria jaso ondoren.

IMG_7987

Ikasleak eta film labur finalisten ordezkariak emanaldia hasi aurretik.

 

 

 

Gastronomia eta ikasleen eguna (Martxoak 17ko Kronika)

Tripa ondo beteta gerturatu dira gaur Arkupera zinema zaleak . 14:30tan Mondragon Unibertsitateko ikasleen lanekin ireki dugu ekitaldia, Jon Garate eta Andrea Vitoria aurkezleek ikusiko diren filmak aurkeztu dituzte, eta bertara gerturatu direnei proiektuok aurrera ateratzeko orduan izandako zailtasun eta pozen inguruan hitz egiteko aukera eskaini diete.

IMG_7832

IKOko bi ikasle photocall-ean

Aitor Parra ikaslea animatu da eszenatokira igotzera eta egindako laburraren inguruan hitz egin du. Ondoren, ikasleen sei lan (Arrastoak, Hilen argia, Amaren izenean, A.P.T.O, Banoa eta Permitido fumar)  ikusi ditugu. Ilusio aurpegiak nabaritu dira ikusleen artean, beraien lanak pantaila handian ikusteak sortutako zirrarak nabariak ziren.

IMG_7969

Jon Garate eta Andrea Vitoria aurkezten

Atseden labur baten ondoren, berriro bete da aretoa eta ikasleen lanak ikusten jarraitu dugu (Triangeluak, Amestutako egunak, Pintura geruzak, Goikua, Jorrai eta Zurea). Guztiak ikusi eta irteterakoan hautetsontzi dotore batek apaindu du sarrerako mahaia. Kultur etxera gerturatu direnak izan dira gaurko protagonista eta beraiek baloratu dituzte ikusitako lanak. Eman du bakoitzak bere iritzia, eta bota du bere papertxoa kutxara.

IMG_7910

Ikusitako lanen botoa ematen

17:45ak aldera atera dira berriro eszenatokira Jon eta Andrea eta gustura eman diote txanda gastronomiari. Giro politean jarraitu dugu Basque Culinary Saileko lanak ikusten, algara ugari egon dira tarteko,  eta denbora aurrera joan ahala jendearen txalo zaratek bete dute berriro aretoa.

Irteeran Basque Culinary saileko lanik onena aukeratzeko ordua izan da, eta berriro bozkatu dute ikusleek.

Bihar, martxoak 18,  Sail Ofizialeko 10 finalisten film laburrak ikusi ondoren, 20:00tan emango dira irabazleen izenak eta saria jasoko dute Arkupe Aretoan. Ondoren, luncha egongo da Orly tabernan, eta 22:00tan kontzertua plazan.

Nazioarteko eguna (martxoak 16ko kronika)

Urduritasuna nabaritu da gaur goizean Aretxabaletako plazan. Kanpaiek zortziak zirela esaterako bertan geunden antolatze guztiok, indarrak hartzeko denok batera gosaldu dugu eta eguneko eginbehar guztiak errepasatu ditugu.

IMG_7826

Ondoren, antolatzaileok eta aurkezleak Arkupe Kultur etxean bildu gara, hauek ere urduri aurpegia zuten eta laster hasi dira entseatzen. Gogotsu eta ilusioz etorri dira biak eta dena eman dute entseguetan. Dena bere lekuan jartzen eta antolatzen ari ginela ohartzerako iritsi dira 9:30ak. Ikasle koadrila bat gerturatu da lehendabizi, eta photocallean argazkia atera ondoren lekua hartzera sartu dira. Kultur etxeko aulki gehienak ikus-entzunezko komunikazioko lehenengo eta bigarren mailakoek bete dituzte.

Minutu gutxitan bete da aretoa eta Jon Garatek eta Andrea Vitoriak txalo artean eman diote hasiera 9. Huhezinema jaialdiari. Lehenengo aldiz nazioarteko bilakatu da Huhezinema, eta proiektatu diren bi film laburren inguruan jardun dira. Isabel Lambertiren Volando voy filmak Orona Saria irabazi zuten Donostiako Zinemaldian eta Kiro Russoren Nueva vida filmak sari nagusia eta beste 3 sari gehiago eraman zituen Donostian. Horien inguruan aritu dira Mondragon Unibertsitateko ikasle diren Ainara Menoyo eta Aitor Parra. Ondoren, bi filmak ikusi ditugu. 

IMG_7815 - copia

Ikasle eta aurkezleak gaurko emanldia hasi aurretik.

Ikusleei gustatu zaiela nabaritu da, txalo zaparrada batez itxi baitute atsedenaldi aurreko tarte hau. 10:30etik 11:00etara atseden bat hartu, kafe baten inguruan filmak komentatu eta ilusio aurpegiz bete da berriro ere aretoa.

IMG_7796

Arkupe Kultur Etxe inguruko tabernetan giroa

Atsedenaldian, Pikadero filmeko Ben Sharrock zuzendaria eta Irene Gurtubai ekoizlea gerturatu dira Arkupera, gertuko agertu dira eta ikusleek arreta handiz jarraitu dute beraien hitzaldia. Hasieran film hau nork ikusi duten galdera egin dute eta jende dezentek altxatu du eskua. Pozik gelditu dira biak. Pelikularen sormen prozesuaz hitz egin dute eta trailer nahiz teaser-a erakusteko tartea ere hartu dute. Horretaz gain, Irune Gurtubaik bere ibilbidea laburki azaldu digu, Huhezin lizentziatu zenetik gaur egun arte, eta Sharrockek zuzendari moduan eduki duen ibilbidean zehar egin dituen hainbat lan ikusteko aukera ere eduki dugu. Pikadero filma zuzentzeko orduan buruan izan dituen hainbat erreferente filmiko eta bestelako inspirazio iturri partekatu ditu gurekin.

IMG_7873

Gustora entzun ditugu Pikadero filmaren sekretuak.

Ondoren ikusleek egindako galderei erantzun diete, eta 13:00etan amaitu dugu gaurko egitarauarekin. Txalo zaparrada batez agurtu ditugu Pikadero filmeko zuzendaria eta ekoizlea. Zinearen inguruan zerbait gehiago ikasita irten gara kultur etxetik.

20160316_113820

Ben Sharrock eta Irune Gurtubai gaurko hitzaldian.

%d bloggers like this: