Huhezinemako kartel berria!!!

huhezinemako kartel txikia logoekin

Aurtengoan bigarren aldiz, kartel lehiaketa antolatu dugu Huhezinemaren irudiaren bila eta jendearen partehartzea bultzatzeko asmoz. 32 kartel jaso ditugu guztira eta Beñat Flores-ek aurkeztutako kartela gailendu da aurtengoan. Beñat, Huheziko Ikus-entzunezko 2. mailako ikasketak egiten ari da orain. Esker mila parte hartu duzuen guztioi eta, Zorionak Beñat!

130 LAN JASO DITUGU V. HUHEZINEMAN

Azken orduan iritsitako lau lan tarteko, 130 laburmetrai jaso ditugu aurtengo Huhezineman. Orain hamar finalistak zeintzuk diren jakitea besterik ez da gelditzen sail ofizialari dagokionean. Hori bai, oraindik martxan da Euspot Euskarazko Spot Lehiaketa. Apirilaren 11a, asteazkena, izango da lanak bidaltzeko azken eguna. Animatu eta hartu parte!

__________________________________________________________________________________________

HASI GARA LANAK JASOTZEN

Huhezinema film laburren aurreko lau edizioetan ez bezala, aurtengoan lanen bidalketarako berritasun bat gehitu dugu, Movibeta plataforma. Tresna berritzaile hau erabiliz ohiko bidalketako tramiteak aurreztuko dira eta ordenagailutik  lanak bidaltzeko aukera izango da, euro gutxi batzuen trukean. Gainera, ez dezagun ahaztu on-line aukera hau erabilita gure boltsikoak zein gure ingurumenak eskertuko digutela, ohiko bidalketaren paper, DVD  eta bestelakoak aurreztuaz. Hala ere, ohiko posta bidalketa sistema ere erabilgarri dago aukera hau nahiago duenarentzat. Bidalketako zehaztasunak ezagutzeko irakurri gure oinarriak.

Gogora dezagun bidalketa epea urtarrilaren 11an ireki zela eta dagoeneko 30 film labur jaso ditugula, horietako 27 Movibeta plataforma bitartez. Lanak bidaltzeko epea martxoaren 23an amaituko da. Ez utzi azken egunerako eta animatu zure lanak bidaltzera!

__________________________________________________________________________________________

KARTEL LEHIAKETA

Gero eta gertuago da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia eta horren harira, iaz egin genuen moduan, jaialdia iragarriko duen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu dugu. Lehiaketan parte hartu ahal izateko gure webgunean dauden oinarriak kontsultatu.

Gogoratu martxoaren 21a izango dela lanak aurkezteko azken eguna, eta lan horiek huhezinema@mondragon.edu helbidera bidali beharko direla.

Besterik ez, animatu eta parte hartu!
Hemen duzue laugarren Huhezinemaren laburpen bideoa.

__________________________________________________________________________________________

BADATOR V. HUHEZINEMA JAIALDIA!

Krisiak txoko guztietan jo ditu ateak, baita gurean ere. Kulturgintza gogor astindu du eta, beraz, zinemagintza ere bai. Hala eta guztiz, badator Huhezinema euskal film laburren jaialdiaren bosgarren edizioa. Badator Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatean antolatzen dugun euskal film laburren jaialdia. Aurtengo jaialdia maiatzaren 8tik 10era egingo da. Prestaketan murgilduta gaude Huhezinemako lan taldea, eta datozen hilabeteetan izango duzue gure berri hemen eta sare sozialetan. Bitartean lehiaketa ofizialean parte hartzeko oinarriak eskura dituzue webgune honetan. Gogoratu, martxoaren 23a dela film laburrak bidaltzeko azken eguna.

Aurtengo edizioan berrikuntza ugari izango ditu Huhezinemak. Horien artean nabarmenena izango da Euspot Euskarazko Spot Lehiaketaren sorkuntza. MUrekin batera, Aretxabaletako Udalak eta Arteman Komunikazioa kooperatibak bultzatu dute Euspoten lehenengo edizioa. Bi lehiaketen artean 6.000 euro baino gehiago banatuko dituzte saritan.

Advertisements
Laburpen hitzak , ,
%d bloggers like this: