Huhezinemak baditu irabazleak

This slideshow requires JavaScript.

10 film labur finalisten emanaldiarekin eman zitzaion atzo Huhezinema 2012 jaialdiari itxiera. Aretxabaleta Arkupe Kultur Etxean egin zen proiekzioa eta sari banaketa ekitaldia eta bertan egon ziren film labur finalisten hainbat zuzendari. Alberto Gastesi, Ekaitza eta Istmo film laburren zuzendaria Loreto Mauleonekin, Ekaitza film laburreko aktoresarekin etorri zen. Haritz Zubillaga She´s lost control filmaren egilea, Aitor Enerizekin izan zen, azken lan honetan gidoia idazten lagundu diona. Gregorio Muro baita ere bi film labur ordezkatzen egon zen, Zeinek gehiago iraun animaziozko lana eta Por los camareros fikziozko komedia, azken hau Javier Etxanizekin batera zuzendutako lana. Garaipena film laburra ordezkatzen Esteban Ramos zuzendaria egon zen. Superzebraman ordezkatzen Imanol Reta ekoizlea izan genuen. Azkenik, No sé qué hacer contigo filma ordezkatzen Juan Manuel Martínez izan genuen.

Huhezi fakultateko hainbat ikus-entzunezko ikasle eta irakasle ere bai bertan izan ziren, batzuk antolakuntzan laguntzen, beste batzuk sariak jasotzen eta besteak film laburrak ikusten. Sari banaketaren aurkezpen lanak Ainhoa Vitoria eta Xabi Unanuek, Gaztea irratiko esatariek egin zituzten. Sariak banatzeko aurtengo epaimahaikide izan diren Maialen Sarasua eta Beñat Sarasola igo ziren taulara, aurtengo babesle nagusi izan diren Eikeneko zuzendaria, Itziar Mena eta Marta Madinabeitia, Kutxabankeko mendebaldeko zuzendari komertzialarekin batera. Ohiane Agirre, Goiena telebistako programazio zuzendariak Goiena saria eman zuen. Ander Olabe antolakuntzako ikasleak eta Iban del Campok, Huhezinemako koordinatzaileak ere bai sari bana eman zituzten.

Aitor Gutierrez epaimahaikidea ere bai gurekin izan zen Huhezinemako azken egunean. Kimuak egitasmoan lanean dihardun Esther Cabero baita gurekin izan zen sari banaketan eta talisman ona izan zen aurtengo Kimuak katalogoko film laburrentzat. Atzoko ekitaldian banatu ziren zortzi sarietatik, hiru Kimuakeko film laburrentzat izan ziren. Aurtengo saria klaketa batean gorpuztu dugu eta zortzi klaketa banatu ziren atzo. Publikoak emandako hiru sariak eta kartel lehiaketaren irabazleak, Pates Zubiak eskeinitako saski eder bana eraman zituzten etxera.

Jarraian, Huhezinema 2012ko palmaresa:

Sail ofiziala

  • Euskarazko film labur onena (Goiena saria): Ekaitza (Alberto Gastesi), 1.000 euro.
  • Film labur onena: She’s lost control (Haritz Zubillaga), 600 euro.
  • Ekoizpen onena (Eiken saria): She’s lost control (Haritz Zubillaga, Morituri), Urtebeteko Eiken bazkidetza kuota.
  • Publikoaren saria (Kutxa saria): Zeinek gehiago iraun (Gregorio Muro), 400 euro eta Pates Zubia saskia.

Ikasleen lehiaketa

  • Film labur dokumental onena (publikoaren saria): Maskarak (Ander Bolibar, Ariane Irazusta, Miren Ormazabal eta Oihan Vitoria), Pates Zubia saskia.
  • Fikziozko film labur onena (publikoaren saria): Ohartxoak (Izaskun Fdz. de Arroyabe, Maitane Serrano, Monika Juaristi, Josu Badiola, Lander Irazola eta Julene Franzesena), Pates Zubia saskia.
  • Film labur onena (epaimahaiaren saria): Maskarak. 500 euro.

Kartel lehiaketa

  • Huhezinema kartel onena: Beñat Flores. Pates Zubia saskia.
Advertisements
Laburpen hitzak , , ,
%d bloggers like this: