Huhezinema 2013ko aurkezle izan nahi?

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren seigarren ediziorako aurkezle bila gabiltza. Horren harira, kasting-a antolatu dugu datorren asterako eta aurreko urteetan ez bezala, kasting-a guztiz irekia izango da edonork parte hartu dezakeelako.

Noiz? Otsailak 26, asteartea, goizeko 10:00etan.

Non? Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateak Aretxabaletan duen campusean. A 2.13 bilera gelan, hain justu ere.

Nola? Banaka zein binaka aurkeztu zaitezkete.

Parte hartzeko interesa duzuenok eman izena helbide honetara idatziz (huhezinema@mondragon.edu) eta kasting-aren nondik norakoak jasoko dituzue.

Animatu zaitezte!
Advertisements
%d bloggers like this: