Ikasleen egunerako aurkezleak hautatuta!

Huhezinema Jaialdiko ikasleen egunak jada baditu aurkezleak. Pasa den otsailaren 26an egindako kasting-aren ondoren, Garazi Ayesta eta Errupin Jauregi ikasleak izan dira aukeratuak. Biek ala biek Ikus-entzunezko komunikazioa gradua ikasten dihardute Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campusean, 1. mailan eta 2. mailan, hurrenez hurren. Ekitaldia apirilaren 17an ospatuko da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean.

Zorionak bikote hautatuari eta eskerrik asko kasting-ean parte hartzera animatu zineten guztioi!

Advertisements
%d bloggers like this: