125 film labur jaso ditugu Huhezineman

Huhezinemako lehiaketa ofizialean zein MUko ikasleen lehiaketan parte hartzeko deialdia amaituta, aurkeztutako film laburren zenbaketa egiteko garaia iritsi da. Hala, Movibeta online plataforman zein posta arruntaren bitartez jasotako lanak kontuan harturik, guztira 125 film labur aurkeztu dira seigarren edizio honetan, horietatik 29 euskara hutsean ekoitzitakoak. Aurreko urteko markari eutsi diogu eta Movibeta plataformak egileen artean duen arrakastari esker, Huhezinema Jaialdia egonkortu egin da.

  • Lehiaketa ofizialean: 110 film labur (fikziozkoak, dokumentalak, esperimentalak, animaziozkoak eta genero nahasketak).
  • MUko ikasleen lehiaketan: 15 film labur (fikziozkoak, dokumentalak eta bideoklipak).

Une honetan, jaialdiko antolatzaileak hautaketa prozesuan murgilduta gabiltza eta lehiaketa ofizialari dagokionez, laster jakinaraziko ditugu apirilaren 18ko emanaldian lehiatuko diren finalistak. Halaber, ikasleen lanen aukeratuen zerrenda martxoaren 19an argitaratuko da.

Aurten 15 film labur jaso ditugu fisikoki. Gainontzekoak, berriz, Movibeta online plataformaren bitartez.

Advertisements
%d bloggers like this: