Epaimahaia osatuta

Iristear da Huhezinema 2013 eta dagoeneko, urteroko legez, film labur finalistetatik irabazleak hautatzeaz arduratuko den epaimahaia osatu dugu. Aurtengo edizioan Angel Aldarondo, Beñat Eizagirre eta Iratxe Fresneda izango dira epaimahaikideak, hirurak Ikus-entzunezko arloan eskarmentu handikoak.

Angel Aldarondo (1975) publizitate, multimedia eta Internet sektorean funtzio desberdinak garatu ondoren, gogoz murgildu zen ikus-entzunezkoen munduan. Orduz geroztik, gidoiak, errealizazio lanak, film laburrak, trailerrak, bideoklipak, telebistarako sorrerak edota spot-ak egin ditu.

Beñat Eizagirre (1986) zarauztarra, aldiz, Ikus-entzunezko komunikazioan eta Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziatu da. Gaur egun Berria egunkariko zutabegile eta zinema kritikari gisa dihardu.

Iratxe Fresnedari (1986) dagokionez, UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio sailean irakasle gisa aritzeaz gain, zinema gaiak jorratzen ditu Gara eta Bilbao egunkarietako zutabeetan. Radio Euskadin (EITB) ere ibili da kultur-esatari zein zuzendari moduan.

12. orria KONTRAPORTADA.jpg

Apirilaren 18ko finalean lehiatuko den film labur oro hiru epaimahaikideen eskuetatik pasa da, hala, honako sari hauek banatuko dituzte: Lehiaketa ofizialean Goiena Saria (1.500 €), Huhezinema Saria (1.000 €) eta Ikusleen Saria (500 €); eta Ikasleen Lehiaketan MU Saria (400 €), Basque Culinary Saria (400 €) eta Ikusleen Saria (200 €). Dirusari guztiak Eusko Label produktuez osatutako gastronomia saski batekin batera emango dira, Hazi-ren adeitasunez.

Advertisements
%d bloggers like this: