Enpresa eta erakundeak, Huhezinemaren euskarri

Huhezinema Jaialdiaren egun handia gerturatzen doan heinean, batik bat zinema kontuak izaten ditugu hizpide. Dena den, badira ikus-entzunezko esparruaz harago modu batera edo bestera Huhezinemari babesa eskaintzen dieten enpresa zein erakundeak. Aurtengo edizioan, horietako 15 atxikitu dira lehiaketara eta gainera, badira urtez urte jaialdiarekin bat egiten dutenak.

Hortaz, eskerrik beroenak ematea besterik ez zaigu gelditzen, are gehiago garai latz hauetan, ez baita ahaztu behar enpresa eta erakunde horiek guztiek egiten dutela Huhezinema posible izatea. 6 urte bete dituen film laburren jaialdia egonkortu egin da, eta testuinguru horretan zeresan izugarria daukate laguntza eskaintzen diguten enpresa eta erakundeak. Huhezinemaren sostengu eta bere biziraupenaren oinarri dira, zalantzarik gabe.

This slideshow requires JavaScript.

Advertisements
%d bloggers like this: