Huhezinemako aurkezleak prest!

Dagoeneko baditugu Huhezinema 2013ko aurkezleak. Iazko antzera, bi aurkezle bikote izango dira gurean. Alde batetik, Garazi Ayesta eta Errupin Jauregi Ikus-entzunezko komunikazioa ikasten diharduten 1. mailako eta 2. mailako ikasleak, hurrenez hurren, MUko Ikasleen Lehiaketako film labur finalistak aurkezten arituko dira, apirilaren 17an.

Bestetik, EITBko Gaztea irrati saioko aurkezle den Ainhoa Vitoria eta Jon PlazaolaKontuz atsuak telebista saio arrakastatsuko zuzendari eta gidoilaria, datorren ostegunean, hilak 18, igoko dira Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko oholtza gainera, sail ofizialeko proiekzioak eta sari-banaketa ekitaldia aurkezteko. Seigarren edizioko itxiera emanaldia arratsaldeko 17:30etatik gaueko 21:00ak arte iraungo du, eta bukatu bezain laster luntxa egongo da bertaratutako guztientzat, Ausolan enpresaren eskutik.

Advertisements
%d bloggers like this: