“Zuloak” dokumentalaren barrenak Huhezineman

“No more tour 2013” biran geldialditxoa egin eta “Zuloak” dokumentalari buruz arituko zaizkigu Fermin Muguruza eta Arrate Rodriguez sortzaileak Huhezineman. Antolatzaileok ilusio eta plazer handiz prestatu dugu seigarren edizio honetako ekitaldi esanguratsuenetakoa, ikus-entzunezkoen arloan murgilduta dabiltzan profesional zein ikasleentzat izugarrizko aukera paregabea delakoan.

“Zuloak” Euskal Herrian taula gainean dabiltzan hiru emakume musikarien errealitatea islatzen du. Hasi berri den emakume rock talde baten istorioa jarraitzen du. Fermin Muguruzak oihartzun handiz estreinatu zuen iaz filma Donostiako Zinemaldian, eta asteazken honetan,  Aretxabaletan izango ditugu, Huhezinema Jaialdiaren bigarren jardunaldian.

Filmaren tripak jendarteratuko dituzte bi gonbidatuek eta dokumentalaren sormen prozesua biluztuko dute guretzako, emandako pausoak nolakoak izan ziren erakutsiz. Hitzaldi-mintegia hilaren 17an ospatuko da Arkupe Kultur Etxean 17:00etatik 19:00etara.

Sarrera: doan eta publiko guztietarako irekia.

Advertisements
%d bloggers like this: