Euspot lehiaketan saritutako iragarkiak

Hona hemen Euspot iragarki laburren lehiaketaren bigarren edizioko palmaresa. Aurten, parte hartzea nabarmen hazi da, 22 spot jaso baitira. Kalitateak ere gora egin du eta hori nabaria izan zen atzo, apirilaren 16an, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean egindako sari banaketa ekitaldian. Egin klik hiru iragarki irabazleak ikusteko!

Spotik onena / 1.000 euro:
Markos Goikolea (Iruñea), “Bakoitzak berea. Sarean Euskaraz” spotarekin.
Iñigo Louvelli, Aretxabaletako zinegotziak banatu du saria.

MUko ikasleen spotik onena / 500 euro:

Amaia Urteaga, Jaione Agirre, Josu Puelles eta Patricia Lasuen “Euskara sarean #datsegit” spotarekin. Saria Aitor Zuberogoitiak eman du saria, Ikus-entzunezko komunikazioko koordinatzaileak.

Publikoaren saria / 500 euro:

Aitor Abaroa (Lekeitio), “Ixi Boards” spotarekin.
1.307 bozka jaso dira guztira, eta horietatik 373 bozka izan dira irabazleak jaso dituenak. Arteman Komunikazioa enpresaren ordezkaria den Arantzazu Lagunillak eman du saria.

Advertisements
%d bloggers like this: