Aretxabaletako kabina Huhezinemaz jantzita

Atzo goizean, Huhezinema Jaialdiaren hasierarekin bat eginez, Aretxabaletako telefono kabina ospetsua Huhezinemako arroparekin jantzita esnatu zen. Dakizuen bezala, aurtengo irudiko protagonista aizkolaria da eta bere aizkorarekin telebista bat apurtzen du. Kasualitatea baliatuz, kabina gainean agertutako hautsitako telebista seigarren edizioko photocall-a egiteko erabiliko dugu. Fermin Muguruza eta Arrate Rodriguez izan ziren bertatik pasatako aurreneko gonbidatuak.

This slideshow requires JavaScript.

Advertisements
%d bloggers like this: