Urtez urte oparoagoa den uzta

Huhezinema Jaialdiaren bigarren jardunaldiari ekiteko, MUko Ikasleen Sailean aurkeztutako 14 ikus-entzunezkoak proiektatu dira Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean, goizeko 10:30ean hasita. Aurreko edizioekin alderatuz, denetariko generoak landu dituzte ikasleek: film labur eta dokumentaletatik, bideoklip eta animazio lanetaraino. Hala, urtez urteko uzta hobera doala argi eta garbi geratu da. Kalitate zein eduki aldetik maila altuko lan mamitsuez gozatzeko aukera izan dute Arkupe aretoa ia-ia bete duten ikusleek, eta emanaldi entretenigarria izan da. Oro har, ikusleek harrera beroa egin diote Huhezinemari eta ederki erantzun dute, saioak interesa piztu baitu bereziki Huhezi fakultateko ikasleen artean.

Ikuslearen Saria:

Bertaratutako ikusle guztiek bozka txantiloia jaso dute aretoaren sarreran eta proiekzioen amaieran bere lan gustukoena aukeratuz itzuli dute. Bihar, apirilaren 18ko sari banaketa ekitaldian, jakingo da Ikuslearen Saria nork eroango duen; ziurrenik lehia gogorra izango dela. Bozka gehien jasotzen duen lanak 200 € eta Eusko Label produktudun saskia irabaziko ditu.

Ikuslearen Saria bozkatzeko erabilitako bozka txantiloia, ikusle guztiei banatua.

Ikuslearen Saria bozkatzeko erabilitako bozka txantiloia, ikusle guztiei banatua.

Advertisements
%d bloggers like this: