Huhezinema 2013ko palmaresa

Apirilaren 18an Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean egindako sari banaketa ekitaldian erabaki dira Huhezinema Jaialdiaren 2013. edizioko irabazleak. Iratxe Fresnedak, Angel Aldarondok eta Beñat Eizagirrek osatutako epaimahai ofizialak lau film labur saritu ditu, bi aipamen berezi egiteaz gain. Ikusleen sariaren garaileak, aldiz, finalisten proiekzioetara gerturatutako ikusleek hautatu dute emanaldiaren irteeran bakoitzak bere bozka emanez. Hemen seigarren edizioko palmaresa:

Zorionak irabazleei!

Lehiaketa Ofiziala:

  • Goiena saria, euskarazko film labur onenari: Deus et Machina (Koldo Almandoz)
  • Huhezinema saria, film labur onenari: Los Perfeccionistas (Tucker Dávila Wood)
  • Ikusleen saria: Loco con ballesta (Kepa Sojo)
  • Aipamen berezia: Tesoros (Iván Cortázar)

MUko Ikasleen lehiaketa:

  • MU saria, film labur onenari: Peña, oroitzapen bat, bizitza bat (Aitana Duque)
  • Basque Culinary saria, euskal gastronomia islatzen duenari: Mokaduak (Ainhoa Garcia)
  • Ikusleen saria: Bizitzaren gazi-gozoak (Izarne Olano)
  • Aipamen berezia: Etxehuts (Kepa Matxain)
Huhezinema 2013ko garaileak Arkupen egindako sari banaketa ekitaldian.

Huhezinema 2013ko garaileak Arkupen egindako sari banaketa ekitaldian. Argazkia: Mikel Blasco.

Advertisements
%d bloggers like this: