Deus et machina filmak irabazi du sari nagusia

Koldo Almandoz donostiarrak zuzendutako “Deus et machina” film laburrak jaso du euskarazko film labur onenari dagokion Goiena saria (1.500 euro) Huhezinema Euskal Film Laburren VI. Jaialdian. Iratxe Fresnedak, Angel Aldarondok eta Beñat Eizagirrek osatutako epaimahaiak egunerokotasunaren poetikari bestelako begirada bat emateagatik saritu du Almandozen lana.

Langilea egunero joaten da fabrikara lanera.
Eginbehar zehatz bat egin dezakeen langile bakarra da.
Egunero makinak pizteko zeremoniari ekin, eta bere lan zehatz eta monotonoari helduko dio.
Gaur, ordea, erabaki bat hartu du.

Advertisements
%d bloggers like this: