Peña herri hutsari buruzko dokumentala garaile ikasleen sailean

Aurtengo Huhezinema Jaialdian MUko Ikasleen Lehiaketako film labur onenaren sari nagusia (400 € eta saskia) ‘Peña, oroitzapen bat, bizitza bat’ dokumentalak eraman du, ikus-entzunezko komunikazioaren hirugarren mailan dauden lau ikaslek ekoiztutakoa. Aitana Duquek, Imanol Belokik, Manex Zabalak eta Lander Arregik Zangoza merindadeko (Nafarroa) mendi puntan mantentzen den herri abandonatua izan dute hizpide, dokumental hunkigarri hau egiterako orduan. Epaimahaiak hondarretatik bizitza sortzeko duen gaitasuna goraipatu du eta lekuek gugan duten garrantziaren inguruko hausnarketa bikaina delako saritu du lan hau.

Familia eta gertaera ugari eman dira herriko lur aldapatsu eta garai horietan. 
Eta nork kontatuko dizkigu hauek, bertan jaiotako azken gizonak baino hobeto?
Murgildu zaitez herri honen istorioan José Antonio Landaren hitz hunkigarriekin.

Jarraian dokumental osoa ikusgai:

[vimeo http://vimeo.com/58705343]

Advertisements
%d bloggers like this: