Huhezinema Goiena Telebistan

Hurrengo Huhezinema jaialdia martxan jartzen dugun bitartean, 2013ko maiatzetik aurrera Goiena Telebistan emititu ziren zortzi saio ekarriko ditugu blog honetara. Huhezinemaren seigarren edizioan berrikuntza bezala Goiena Telebistak Huhezinema 2013 saioa ekoiztu zuen. Huhezi fakultateko (MU) Ikus-entzunezko Komunikazioko lau ikaslek praktikak egin zituzten Goienan jaialdiari eskeinitako zortzi ekoizpen hauek burutuz. Ruben Cuesta, Ander Larrañaga, Lander Diego eta Jone Albeniz ikasleek ekoiztutako saioak Ikasleen Lehiaketan aurkeztutako filmak izan zituzten mintzagai. Astero film labur bakoitzaren egileei elkarrizketak egin zizkieten, film laburren aurkezpen gisa.

Aste honetako lehen saioan “0-0” dokumentalaren txanda izango da, Aiala Albarran, Itsaso Echevarria, Amaia Badiola, Maite Salaberria eta Ruben Cuesta ikasleen lana. Film labur honetan Josu Ganuza arbitroaren bitartez termino zail bati erantzuna eman nahi izan diote: posible al da objektibo izatea?

Advertisements
Laburpen hitzak ,
%d bloggers like this: