Huhezinema Goiena Telebistan (bigarren atala)

Hurrengo Huhezinema jaialdia martxan jartzen dugun bitartean, 2013ko maiatzetik aurrera Goiena Telebistan emititu ziren zortzi saio ekarriko ditugu blog honetara. Huhezinemaren seigarren edizioan berrikuntza bezala Goiena Telebistak Huhezinema 2013 saioa ekoiztu zuen. Huhezi fakultateko (MU) Ikus-entzunezko komunikazioko lau ikaslek praktikak egin zituzten Goienan jaialdiari eskainitako zortzi ekoizpen hauek burutuz. Ruben Cuesta, Ander Larrañaga, Lander Diego eta Jone Albeniz ikasleek ekoiztutako saioak Ikasleen Lehiaketan aurkeztutako filmak izan zituzten mintzagai. Astero film labur bakoitzaren egileei elkarrizketak egin zizkieten, film laburren aurkezpen gisa.

Bigarren saioan “Eta orain zer?” dokumentalaren txanda izango da; Amaia Garate, Garazi Lertxundi, Jone Albeniz, Laida Beristain eta Maria Ayerbe ikasleen lana. Film labur honetan Bergarako zinema aretoen gainbehera aztertzen da Zinea Orain plataformaren ibilbidean oinarrituta.

Advertisements
Laburpen hitzak ,
%d bloggers like this: