Huhezinema Goiena Telebistan (Seigarren atala)

Huhezinemaren seigarren edizioan berrikuntza bezala Goiena Telebistak Huhezinema 2013 saioa ekoiztu zuen. Huhezi fakultateko (MU) Ikus-entzunezko komunikazioko lau ikaslek praktikak egin zituzten Goienan jaialdiari eskainitako zortzi ekoizpen hauek burutuz. Ruben Cuesta, Ander Larrañaga, Lander Diego eta Jone Albeniz ikasleek ekoiztutako saioak Ikasleen Lehiaketan aurkeztutako filmak izan zituzten mintzagai. Astero film labur bakoitzaren egileei elkarrizketak egin zizkieten, film laburren aurkezpen gisa.

Seigarren saioan “Gogora iezadazu” film laburra izan zuten hizpide, Olatz Artola, Marta Prol, Izar Otter, Arrate Gonzalez, Itsaso Frau eta Natalia Alustiza ikasleen lana. Film labur honetan Viviana, bere bakardadea, bere oroitzapenak eta bere beldurrak ezagutzeko aukera izango dugu.

Advertisements
Laburpen hitzak ,
%d bloggers like this: