Abian da Huhezinemaren VII. edizioa

Badator Huhezinema euskal film laburren jaialdiaren zazpigarren edizioa. Hurrengo jaialdia 2014ko martxoaren amaieran izango da, eta Huhezinemako lan talde berria jada prestaketa lanetan murgilduta gabiltza. Aurten, gainera, bi berrikuntza azpimarragarri daude; lehenik BCC lehiaketa (Basque Culinary Center) sortu da, non gastronomiaren presentzia handitzen den bi sarirekin, eta bigarrenik, Vertigo saria, sail ofizialaren barruan, non ekoizpenerako edo banaketarako diru laguntza publikorik jaso ez duen lan onena sarituko den.

Dagoeneko, gure webgunean kontsulta daitezke lehiaketa ezberdinetan parte hartzeko oinarriak; Sail Ofiziala, Mondragon Unibertsitateko ikasleen lehiaketa eta BCC lehiaketa. Film laburrak aurkezteko epea otsailaren 14an amaitzen da.

Huhezinema 2013ko sarituak Aretxabaletako Arkupe aretoan.

Huhezinema 2013ko sarituak Aretxabaletako Arkupe aretoan.

Advertisements
%d bloggers like this: