Huhezinema Goiena Telebistan (zazpigarren atala)

Huhezinemaren seigarren edizioan berrikuntza bezala Goiena Telebistak Huhezinema 2013 saioa ekoiztu zuen. Huhezi fakultateko (MU) Ikus-entzunezko komunikazioko lau ikaslek praktikak egin zituzten Goienan jaialdiari eskainitako zortzi ekoizpen hauek burutuz. Ruben Cuesta, Ander Larrañaga, Lander Diego eta Jone Albeniz ikasleek ekoiztutako saioak Ikasleen Lehiaketan aurkeztutako filmak izan zituzten mintzagai. Astero film labur bakoitzaren egileei elkarrizketak egin zizkieten, film laburren aurkezpen gisa.

Zazpigarren saioan “Etxehuts” film laburra izan zuten hizpide, Kepa Matxain, Ander Bolibar, Oihan Vitoria, Jokin Uribeetxeberria eta Mikel Iraola ikasleen lana. Film labur honek Huhezinema jaialdian epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen, eta beste sari batzuen artean azken Lekeitioko Zinebileran Amateur sailean sari nagusia ere jaso du. Kepa Matxain egileetako batek elkarrizketan azaltzen duen bezala, “The rise and fall and the rise” of Aritz, 25 urteko gaztea.

Advertisements
%d bloggers like this: