Arkupe Kultur Etxea prest 7.ediziorako!

Azken ukituak emanda, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxea prest dago bere  100 eserlekuak goiz goizetik betetzeko, Huhezinema Jaialdiko aurreneko jardunaldian. Ikus-entzunezko ikasleen lehiaketa ekitaldiak emango dio irekiera Film Laburren Jaialdiaren zazpigarren edizioari.

Arratsaldean, aurten berrikuntza izan den Basque Culinary Center lehiaketa ospatuko da lehenik 17:00etan hasita eta ostean, “Mugaritz BSO” dokumentalaren proiekzioa egingo da, Felipe Ugarte zuzendariaren aurkezpenarekin.

Bihartik aurrerako egitaraua hemen!

 image

Advertisements
%d bloggers like this: