Lehenengo eguneko bertigoa gaindituta!

Huhezinema Jaialdiaren lehenengo jardunaldiari ekiteko, Ikus-entzunezko Ikasleen Sailean aurkeztutako 12 ikus-entzunezkoak proiektatu dira Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean, goizeko 10:00etan hasita. Aurreko sei edizioekin alderatuz, aktore zerrenda bikaina eta gai aniztasuna nabaria izan da aurtengo uztan: homosexualitatea, itxurakeria, heriotza, boterea…Era honetara, argi eta garbi geratu da urtez urteko lan maila hobera doala. Kalitate zein eduki aldetik maila altuko lan mamitsuez gozatzeko aukera izan dute, beraz, Arkupe aretoa ia-ia bete duten ikusleek, eta emanaldi entretenigarria izan da.

Arratsaldean, aldiz, Basque Culinary Lehiaketara aurkeztutako 4 ikus-entzunezkoak proiektatu dira lehenik eta aurkezle lanetan ibili den Telmo Trenadok txundituta utzi ditu ikusleak egindako magia trukuekin. Eguna ezin hobe bukatzeko, Felipe Ugartek zuzendutako “Mugaritz BSO” dokumentalaren proiekzioa egin da zuzendariaren beraren aurkezpenarekin eta amaieran, galderak egiteko tartea luzatu da gerturatutakoen artean. Oro har, ikusleek harrera beroa egin diote Huhezinemari eta ederki erantzun dute, saioak interesa piztu baitu bereziki Huhezi fakultateko ikasleen artean.

Ikusi zelako giroa izan dugun gaur Aretxabaletan:

This slideshow requires JavaScript.

Advertisements
%d bloggers like this: