Palmaresa Ordizian ikusgai!

Datorren ostiralean, apirilaren 11n, arratsaldeko 19:00tatik aurrera Huhezinema 2014ko palmaresaren proiekzio ekitaldia izango dugu Ordiziako Herri Antzokian. Bertan, 7.edizio honetako ikasleen nahiz zinemagile profesionalen film laburrez gozatzeko aukera izango duzue. Gainera, bertara gerturatuko direnez zuzendari eta egileetako batzuk giro polita eta elkartruke interesgarria sortuko delakoan gaude emanaldiaren ostean.

Hurrengo lanak ikusiko ditugu:

  • 1. Betiko eran 1:26
  • 2. Tartare 3:00
  • 3. Jo ta jarri 14:45
  • 4. Anonymous 12:54
  • 5. Das Kind 18:10
  • 6. Alejandra 7:52
  • 7. A political story 26:56
  • 8. Zela Trovke 13:17

Aukera paregabea duzue maila altuko lan profesional hauetaz gozatzeko! Animatu eta hurbildu zaitezte Ordiziara, gurekin batera Bertigoa gainditzen jarraitzera!

Hona hemen aurtengo sail ofizialeko irabazlearen trailerra, “Zela Trovke” (Asier Altuna):

Advertisements
%d bloggers like this: