Gaztambide gidoigintzaz Huhezineman

Aurtengo Huhezinema jaialdiko programazioari amaiera ezin hobea emateko, Michel Gaztambide arituko da gidoigintzaz datorren astean. Zazpigarren edizioko ekitaldi eta emanaldi gehienak martxoaren 26, 27 eta 28an egin dira eta Gaztambideren hitzaldia zor genizuen. Antolatzaileok ilusio eta plazer handiz prestatu dugu zazpigarren edizio honetako ekitaldi esanguratsuenetakoa, ikus-entzunezkoen arloan murgilduta dabiltzan profesional zein ikasleentzat aukera paregabea delakoan.

Hitzordua: Hitzaldi-mintegia maiatzaren 14an ospatuko da Huhezik (MU) Aretxabaletan duen Komunikazio Campus berrian, 10:30etatik 13:30etara.

Sarrera: doan eta publiko guztietarako irekia.

Michel Gaztambide

Michel Gaztambide

Gaztambidek zinemarako lehendabiziko lana 1990ean egin zuen, gidoilari-kide gisa. Gaztambidek Julio Medem (Vacas, 1992) eta Enrique Urbizu (La caja 507, 2002, La vida mancha, 2003, No habrá paz para los malvados, 2011) zuzendariekin egin du lan gidoilari gisa eta Chatarra (Félix Rotaeta, 1991), Santa Cruz, el cura guerrillero (José María Tuduri, 1990), Un poco de chocolate (Aitzol Aramaio, 2008) eta El idioma imposible (Rodrigo Rodero, 2010) lanen gidoiak ere bereak dira.  2012an Donostiako Zinemaldian ekoizleen elkarteek euskal zinemagintzako pertsona ospetsu baten ibilbidea saritzeko ematen duten Zinemira Saria irabazi zuen.

Advertisements
Laburpen hitzak , , ,
%d bloggers like this: