“Das Kind” Ordizian

Huhezinema jaialdiko Sail Ofizialean Ikusleen Saria irabazi duen Manu Gomez arrasatearrak zuzendutako “Das Kind” film laburra asteburuan ikusgai egongo da Ordiziako Herri Antzokian. Huhezinema eta Ordiziako Herri Antzokiaren arteko lankidetzaren ondorioz, aspaldi galdutako ohitura bati aukera berri bat emateko helburua du egitasmoak: luzemetraien emanaldien aurretik film labur bat ematea.

Asteburu hontan “Das Kind” film laburra eta “Ida” (2013, Pawel Pawlikowski) luzemetraia  ikusteko aukera egongo da ostiraletik astelehenara.

 

Advertisements
%d bloggers like this: