Huhezinemako irabazleak Aretxabaletan

Ostegunean, ekainaren 5ean, arratsaldeko 19:00tatik aurrera Huhezinema 2014ko palmaresaren proiekzio ekitaldia izango dugu Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean. 7.edizio honetako ikasleen eta zinemagile profesionalen film laburrez gozatzeko aukera izango duzue.

Hurrengo lanak ikusiko ditugu:

  • 1. Betiko eran 1:26
  • 2. Tartare 3:00
  • 3. Jo ta jarri 14:45
  • 4. Anonymous 12:54
  • 5. Das Kind 18:10
  • 6. Alejandra 7:52
  • 7. A political story 26:56
  • 8. Zela Trovke 13:17

Aukera paregabea duzue maila altuko film labur hauetaz gozatzeko! Animatu eta hurbildu zaitezte Aretxabaletara, gurekin batera Bertigoa gainditzen jarraitzera!

Goian ikus daiteke aurtengo sail ofizialeko Goiena Saria irabazi duen Asier Altunaren “Zela Trovke” lanaren trailerra, eta jarraian MU Ikasleen Lehiaketan Fikzio Onenaren saria irabazi duen “Anonymous” film laburrarren filmatzearen irudi batzuk:

Advertisements
%d bloggers like this: