Badator Huhezinema!

Badator, badator Huhezinema! Euskal Film Laburren Jaialdiaren zortzigarren edizioa 2015eko apirilaren 28tik 30era bitartean ospatuko da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean. Huhezinema freskotasunez dator, ikus-entzunezko bederatzi ikaslek osatzen duten lan-talde berriarekin eta Iban del Campo irakaslearen urteroko laguntzarekin. Jaialdiak antolatzen dituen hiru lehiaketak, Sail Ofiziala, MUko Ikasleen Lehiaketa eta Basque Culinary Center Lehiaketa irekita daude eta lanak bidaltzeko epea 2015eko martxoaren 17a izango da. Dagoeneko kontsultatu ditzakezu lehiaketa bakoitzaren oinarriak webgunean. Hala ere, edizio honetan bi berrikuntza nabarmen egongo dira:

  • Sail Ofizialeko sari banaketa bestelako modu baten egingo da aurten: finalista bakoitzak 200€ko saria jasoko du. Hortik aurrera, beste 3 sari emango dira: epaimahai ofizialak Goiena Saria (+800€), jaialdiko ikusleek ikusleen Saria (+200€) eta jaialdiko ikasle antolatzaileek Aktore Onenaren Saria (+100€).
  • Basque Culinary Center lehiaketa indartzeko asmoz, lehen aldiz Euskal Herriko edozein ikaslek izango du parte hartzeko aukera.

Animatzen joateko, ikusgai daukazu online iazko edizioan garaile izan zen lana, Asier Altuna-ren “Zela Trovke”:

Parte hartu!

Advertisements
%d bloggers like this: