HUHEZINEMAREN KARTEL BERRIA PREST!

kartel definitiboa

Aurtengo Huhezinema jaialdiaren 8. edizioko kartela ikusgai dago jada.

Jaialdia antolatzen gabiltzen taldeak egin dugun ideia zaparradaren ondoren, erleak, erlauntzak, ziztadak eta eztia izan dira garaile. Erlauntzak lan-talde handi bat bezala ulertzen ditugu, film labur bat egiterako orduan beharrezkoa den lan-taldearen parekoak. Zinemagintza erlauntz handi bat bezala ikusten dugu, non erleek gogotsu egiten duten lan, bakoitzak bere ekarpena eginez, obra handi bat egiteko.
“Zinema ziztadak” izango da 8. edizio honetako leloa. Honekin sentsazioetara jo nahi izan dugu, emozioetara, zentzumenetara. Film laburrak, laburrak izanik, ziztada bat bezala sartzen zaizkigu. Bertan kontatzen diren istorio batzuk gurekin gelditzen dira, zainetan gora eta behera.
Bidali ezazu zure filma, zure ziztada, martxoaren 17a baino lehen. Ea zenbati egiten dion zizt!
Advertisements
%d bloggers like this: