ITXI DA HUHEZINEMARA LANAK BIDALTZEKO EPEA

dfdfd

Huhezinema ziztadaz josi da azken asteetan! Hiru lehiaketetako lanak jaso ditugu aurreko martxoaren 17ra arte. Guztira 111 lan bidali dira jaialdira, horietatik:

  • Sail Ofizialera: 86 lan.
  • MUko ikasleen lehiaketara: 13 lan.
  • Basque Culinary Center lehiaketara: 12 lan.

Hizkuntzari dagokionez, ugaritasuna egon da aurtegoan. Euskarazko 34 lan jaso ditugu; erdarazko 68. Horietatik, frantsesez eginiko lan bat, ingelesez eginiko 4, ingelesez-gazteleraz eginiko lan bat eta gaztelerazko 62 lan aurkeztu dira. Elkarrizketarik gabeko 9 lan jaso ditugu.

Sail Ofizialeko lan gehienak Movibeta online plataformaren bitartez bidali dira. Bakarra jaso dugu DVD formatuan, modu tradizionalean bidalita.

Finalistak erabakitzeko ordua da, beraz! Zeintzuk izango dira Sail Ofizialeko 10 finalistak?

Gogoratu Huhezinema jaialdia apirilaren 28tik 30era ospatuko dela, Aretxabaletan. Gainera, aurten ekitaldi berezi bat egingo dugu…

Animatu eta etor zaitez Huhezinema jaialdira!

Advertisements
%d bloggers like this: