HUHEZINEMAREN VIII. EDIZIOKO EPAIMAHAIKIDEAK

Pello Gutierrez

Pello Gutierrez2

Zinemagile eta ekoizela da, eta Zazpi T’erdi ekoiztetxearen sortzailea. Hainbat film ekoiztu ditu bertan: “Nao Yik”, “Oírse”, “Ateak Zabalduz”, “La plaza de la música”, eta. Zuzendari moduan honako filmak zuzendu ditu: “Abuztua”, “Heroínas sem nome”, “Gure hitzak”…

Bestalde, hainbat zinemaldi eta erakustaldien antolaketa batzordeetan ere parte hartzen du: LUPA Dokumentalen Mostra, MOTZ ekimena, etab.

Lara Izagirre

Lara Izagirre

Euskal Herriko Unibertsitatean graduatu zen, Ikus-entzunezko Komunikazioan. New York Film Academy eskolan jarraitu zituen ikasketak, eta horri esker, New York-eko Forensic Films ekoiztetxean lan egin zuen bi urtez kamera eta produkzio lanak burutuz.

Ondoren, Bartzelonako ESCAC zinema eskolan gidoigintzako goi mailako ikasketak egin zituen. Bertan, Un otoño sin Berlín (2015) lanerako Eusko Jaurlaritzaren eskutik dirulaguntza lortu zuen.

2010ean, Gariza Produkzioak eratu zuen. Honi esker, hainbat ikus-entzunezko lan idatzi, zuzendu eta ekoiztu ditu.

Ines Intxausti

ines intxausti

Bilboko dokumental eta laburmetrailen jaialdian hasi zuen bere ibilbide profesionala – egungo ZINEBI-n. Ibilbidea jaialdietan hasi bazuen ere, kazetaritzan lizentziatutako amorebietarrak, hainbat lan egin ditu gaur arte. Telebistan lan egiteaz gain, kritika ugari ere idatzitakoa da Intxausti. Hala ere, politikaren munduan ere muturra sartu izan du, Nafarroako herrixkabeteko zinegotzia izan baitzen.

Horrez gain, Tabernaria erre izateak, ostalaritzaren bidez sukaldaritzaren ateak zabaldu zizkion. Bere hitzen arabera, Bilboko sukaldaritza asko gustatzen zaio, hiria bera beste. Berak dioen bezala, “kritikari batek errespetuzkoa eta umila izan behar du”.

Advertisements
%d bloggers like this: