Apirilak 29: kronika

Goizeko 8:15, Huhezinemako lan taldeak gosari batekin hasi du eguna, indarrak hartuz eta eguneko azken ukituak errepasatuz. 9etan, aurkezle eta teknikariekin Bildu dira Arkupe Kulturretxean, eta giroa lasaia da. Aurkezleak, lasai eta umore onean: gidoia errepasatu, gauza pare bat aldatu… Patxik, aurkezleetako batek, esan du berak ekitaldia publikotik hasiko duela, eta entseguetan dena eman du, Anerekin batera. Tandem ederra osatzen dute, eta lo gutxiegi egin duten ikasle horien arreta pizteko prest datoz.2

10:00etan, ikasleak hurbiltzen hasten dira. Logure aurpegiak dituzte gehienek, baina ilusioa ere bada hauen begietan. Gehienak lehenengo mailakoak dira eta hilabete apur batzuk bakarrik daramate Ikus entzunezko komunikazioko graduan, eta gaur, beraien lanak pantaila handian erakutsiko dituzte. Hirugarren eta laugarren mailako ikasleek gehiago disimulatzen dute gogoa, baina argi dago harro daudela egindako lanaz, eta desiatzen daudela ingurukoen erreakzioak ezagutzeko.

13:00ak arte iraun du saioak, eta hiru zati izan ditu: lehenik ordu erdian, Basque Culinary-ko lanak ikusi dira, atsedenaldi baten ostean lau lan ikusi dira, eta ondoren beste lau. Azken hauek, film laburrak eta dokumentalak izan dira.

Ikusleen botua nori eman ondo pentsatu ostean, amaitu da goizeko saioa. Aurkezleek gonbidapena luzatu dute arratsean Gorka Cornejoren hitzaldira etortzeko, eta bertaratutakoak gogotsu hartu dute proposamena.3

Bazkalostean, beraz, Gorka Cornejoren hitzaldia hasi da 16:00etan. Hitzaldia “Psicosis” filmaren dutxako sekuentzia mitikoarekin hasi du. Nolako garrantzia dauka musikak zineman? Galdera hori abiapuntutzat hartuta, maisutasunez aritu da Cornejo. Musika normalean kontuan hartzen den azkena izaten dela esan du, baina musika konposatzaileak, hein handi batean, zinegileak ere badirela aldarrikatu du berak.1

Musikaren indarra, zentzu bikoitza, erritmoa, gogoa. Musikak film bati ematen diona harrigarria dela aipatu du, betiere estrategia egoki baten barruan erabiltzen denean.

Hitzaldiaren ostean galderen txanda iritsi da. Han eta hemen beso batzuk altxatu dira, eta Cornejok ikasle zein irakasleen zalantzak argitu ditu.

18:00ak pasatxo, Arkupe hustu egin da, hurrengo egunean Huhezinemako egun handia dotore jantzita hartzeko prest.4

Advertisements
%d bloggers like this: