Huhezinema zain daukagu!

Apirilean egin genuen jaialdiaren azken edizioan zinema ziztadek, erleek eta hauen eztenkadek zapore eztitsua utzi ziguten. Jakin ezazue bederatzigarren edizioan indar gehiagorekin gatozela!!! Ikus-entzunezko hamalau ikaslek osatzen dugun talde berria elkartu gara jadanik hurrengo edizioa prestatzen hasteko, betiko moduan Iban del Campo irakaslearen laguntzarekin.

Gomendatzen dizuegu Zarautzen erosi zenuten arropak prestatzen hastea datorren urteko ekitaldirako zuen film laburrekin batera. Ez zaitez izan Óscar Desafinado bezalakoa eta ez itxaron bi urte pausua emateko, parte hartu! Abendutik aurrera izango duzue zuen filmak bidaltzeko aukera, Kate motzekin ibiliko gara eta ez dugu epez kanpoko lanik onartuko, beraz On egin eta ez utzi zuen lanak Ur azpian. Ziur gaude aurtengo Da casting-a izugarria izango dela eta urte bat gehiagoz gozatuko dugula euskal film laburrekin.

Huhezinemaren bederatzigarren edizioa 2016eko martxoaren 16tik 18era bitartean egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean.

Adi egon! Albiste gehiago laster zuen pantailetan.

Animatu eta parte hartu!

Lantalde berria martxan

Lantalde berria martxan

Advertisements
%d bloggers like this: