Huhezinema 9. edizioa abian!

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 9. edizioa, 2016ko martxoaren 16tik 18ra bitartean egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur etxean.

Jaialdiko hiru sailak irekita daude: Sail Ofiziala, Basque Culinary Saila eta MUko Ikasleen Saila.

Filmak bidaltzeko epea 2016eko otsailaren 10a arte egongo da zabalik eta dagoeneko kontsultatu daitezke sail bakoitzaren oinarriak Huhezinemako webgunean: www.huhezinema.com.  

Aurten hainbat berrikuntzarekin dator jaialdia!

  • Goiena Saria. Ogeita4 Camera Solution enpresarekin lortutako akordioari esker, Goiena Sariari hiru egunetarako kamera materiala gehituko diogu (1500€tan baloratuta) euskarazko film labur berri baten ekoizpenerako. Film labur berri hau Huhezinema 2017an aurkeztuko da.
  • Vertigo saria berreskuratuko dugu, ekoizpenerako edo banaketarako diru laguntza publikorik jaso ez duen lan onena saritzeko. Sari honen epaimahaikideak MUko Ikus-entzunezko graduko ikasleak izango dira.
  • Basque Culinary Lehiaketa indarberrituta. Joan den urtean zinema ikasleei soilik zegoen bideratuta, aurtengoan berriz Euskal Herriko edozeinek parte hartu ahal izango du.
  • Lanak aurkezteko plataforma berria: Aurten lanak Festhome plataformaren bitartez aurkeztu daitezke, eta baita Movibeta bidez ere, aurreko urteetan bezala.

Aurtengo edizioa gogo askorekin ari gara prestatzen, berri gehiago laster izango dituzue!

Ondo izan,

Huhezinema komunikazio taldea.

 

Huhezinema-Culinary kartela
Basque Culinary Saila iragartzeko egindako kartela