Baditugu aurtengo hamar finalistak!

Honako lan hauek dira martxoaren 18an ikusiko ditugun film laburrak:

Cenizo.jpgCenizo (Jon Mikel Caballero) 09’58”

2-frame4_NAPOLEÓN Y YO (1).jpgNapoleón y yo (Ander Duque) 17’37”

Dantzariak.jpgDantzariak (Axier Salazar) 17’09”

Lobito bueno
Lobito bueno, bruja hermosa (Ainara Porrón) 05’00”

72-frame2_Hartz Txiki.jpgHartz txiki (Uraitz Soubies) 16’29”

57-frame2_Bere bizitzetako bat (Una de sus vidas).jpgBere bizitzetako bat (Aitor Gametxo) 08’00”

Mezu bat
Mezu bat hozkailuan (Erika Elizari eta Ekaitz Herrera)18’00”

39-frame3_Duellum.jpgDuellum (Tucker Dávila Wood) 9’50”´

40-frame4_I Said I Never Talk about PoliticsI said I never talk about politics (Aitor Oñederra) 10’00”

8-frame2_BREAK INBreak in (Mikel Aristregi eta José Bautista) 24’59”

90 lan jaso ditugu sail ofizialean aurtengoan eta, urtero lez, ez da erraza izan finalera heldu diren 10 lan hauek hautatzea.

10 finalistatik hiru mutuak dira, hiru euskarazkoak dira, beste bat euskaraz eta gaztelaniaz dago eta beste bat Kanbodian filmatutako dokumentala izanda, hango hizkuntza exotikoan entzuteko aukera izango dugu, azpi idatziekin. Gainontzekoak gaztelaniaz dira. Emakumezko zuzendarien bi lan hautatu dira finalista bezala eta besteak gizonezkoek zuzendutakoak izan dira. Napoleón y yo fikziozko dokumentala da eta Break in dokumental klasikoagoa. I said I´d never talk about politics animaziozko lan bakarra da. Lobito bueno, bruja hermosa eta Duellum fikzio esperimentaletik gertuago daudela iruditzen zaigu. Bere bizitzetako bat eta Mezu bat hozkailuan dokumental esperimentalen multzoan kokatu daitezke. Amaitzeko, komediazko bakarra den Hartz txiki, Cenizo eta Dantzariak fikzio klasikoen moduan eginda daude.

Martxoak 18n Aretxabaletako Arkupe aretoan egingo den sari banaketa ekitaldian sari nagusiak banatuko dira: Huhezinema Saria (10 finalistetako bakoitzari 200 euro), Goiena Saria (450 euro eta 1.500 euroko balioa duen kamera materiala), Vertigo Saria (400 euro) eta ikusleen Saria (300 euro). Egun berean MUko Ikasleen Saila eta Basque Culinary Saileko sariak banatuko dira.

Ez galdu film hauek pantaila handian ikusteko aukera. Egile gehienak eta beste hainbat gonbidatu bertan izango dira Huhezinema jaialdiari itxiera bikaina emateko.

Advertisements
%d bloggers like this: