Nazioarteko bihurtuko da Huhezinema lehen aldiz.

Nazioarteko film laburren emanaldi berezi batekin emango diogu hasiera aurtengo jaialdiari. Esan bezala, 9.Huhezinema edizioa sorpresaz beteta dator, eta gainera nazioarteko bihurtuko da.

Donostiako Zinemaldiaren kolaborazioari esker, bi film labur egongo dira ikusgai martxoaren 16an goizeko 9:30etatik aurrera Aretxabaletako Arkupe aretoan: Nueva Vida (2015, Kiro Russo) eta Volando voy (2015, Isabel Lamberti). Bi filmak 2015eko Donostiako Zinemaldian sarituak izan ziren XIV. Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketan. Nueva vida film laburrak film labur berritzaileenari Orona saria eta beste lau jaso zituen gure taldekide batzuk epaimahaikide zirela. Volando Voy film laburrak berriz, Torino Award saria.

Nueva vida (2015) film laburreko zuzendari den Kiro Russo Universidad del Cineko (Argentina) ikaslea da. Film laburrak, bizitza berri baten misterioak, estutasunak eta ametsak kontatuko dizkigu.

Nueva vida

Nueva vida film laburreko fotograma

Hemen ikus dezakezue Kiro Russoren aurkezpena:
Volando Voy (2015) film laburraren zuzendaria Isabel Lamberti da, Netherlands Film Academyko (Herbehereak) ikaslea. Mundu hutsean zehar nora ezean eta helmuga zehatzik gabe doazen bi anai gazteren istoria kontatzen digu. Kilometro gutxi batzuetara, gizarteak hortzak erakusten ditu, eta hala ere ezin urrunagoa dirudi. Batera, errealitatetik ihes egiten saiatuko dira, baina… nola erlazionatu mundu ukaezin batekin, haren parte ez zarela dirudienean?
Volando voy

Volando Voy film laburreko fotograma

Hemen ikus dezakezue Isabel Lambertiren aurkezpen bideoa:
Advertisements
%d bloggers like this: