Pikadero filmaren sormen prozesuaz hitzaldia

Aurtengo Master Class-a Pikadero filmeko zuzendari den Ben Sharrock eta Irune Gurtubai ekoizlearen eskutik izango da. Asteazkenean izango da, hilak 16, 11:00etatik aurrera Aretxabaletako Arkupe Aretoan.

Ben Sharrock eskoziarraren lehen luzemetraia da Pikadero (2015). Euskal Herrian euskal aktoreekin grabatutako euskarazko filma da eta 2015eko Donostiako Zinemaldian estrenatu zuten. Ondoren, Kritikaren Saria irabazi zuen Zuricheko jaialdian. Horretaz gain, Europako zinemaldi garrantzitsuenetan ere izan du tartea filmak eta kritika onak jaso ditu.

Irune Gurtubai Huheziko ikasle ohia da eta Sharrocken lehen luzemetraia ekoiztu du. martxoaren 4tik ikusgai dago filma Euskal Herriko zinema aretoetan. Pelikularen sormen prozesuaren inguruan nahiz beste hainbat konturen inguruan arituko dira.

pikadero

Espainia estutzen duen krisi ekonomikoaren ondorioz, gurasoen habia utzi ezinik dabilen bikote gazte baten inguruko istorioa kontatzen du filmak. Dirurik gabe, arazo larriak dituzte gurasoen etxean ezkontza-eginbideak betetzeko. Larrua jotzeko gero eta grinatsuago eta hotel bat ordaintzeko dirurik gabe, elkargune publikoak bilatu behar dituzte: “txortalekuak”. Baina gauzak ez dira diruditen bezain errazak, eta haien harremana kolokan jarriko da amiltzen ari den ekonomia batetik askatzen saiatzen direnean.

Hemen, filmaren trailerra: 

 

 

Advertisements
%d bloggers like this: