Huhezinemako Basque Culinary sailean egongo diren 10 lanak hautatu dira

Gerturatzen doa Huhezinemaren 10.urteurrena. Euskal Film Laburren jaialdia hiru sailetan banatzen da: Basque Culinary, Mondragon Unibertsitateko ikasleen saila eta Sail Ofiziala. Eta amaitutzat eman da Basque Culinary sailaren hautatuen prozesua.

MUko Donostiako Gastronomia Fakultatearekin gauzatutako lankidetzari esker, laugarren aldiz gastronomiak bere tartea izango du jaialdian. Deialdi arrakastatsua eta zabala lortu da. Hamar lan jaso dira eta aurten, lehenengo aldiz, Mondragon Unibertsitateko ikasleen eremutik at iristea lortu da: 10 horietatik 6 unibertsitateko ikasle ez direnen lanak direlarik.

Sail honetan lehiatuko diren hautatuek epaimahai ofizialak emango duen 500€ko saria eta 100€ko ikusleen saria irabazi dezakete. Gainera, 10.urteurrena hainbat berrikuntzekin dator. Martxoak 29, asteazken arratsaldean Basque Culinary saileko emanaldia egingo da Arkupe aretoan eta pintxo pote eguna dela aprobetxatuz, emanaldiaren ondoren Aretxabaletako hainbat tabernetan zehar pintxo pote zirkuitua egingo da, taberna horietan hautatuen proiekzioak eginez. Beraz, ikus-entzunezkoak eta gastronomia uztartuko dira. Sari banaketa berriz, ostiralean egingo da jaialdiaren ekitaldi nagusian.

Huhezinemako antolatzaileek aurten Basque Culinary-k izandako harrera nabarmentzen dute eta hori horrela, hautatu, herritar, zein ikus-entzunezko zale oro gonbidatzen ditu martxoaren 29an gastronomia eta jaialdia bilduko dituen emanaldira.

Basque Culinary sailean dauden lanak:

  • “Ez naiz jateko bizi” – Mikel Uralde
  • “Zoriontasunaren gailetak” – Yago Mateo
  • “Wabi-Sabi” – Egoitz D. Ibargoitia
  • “Gose?” – Geropentzauku Productions
  • “BERDE, GAZI ETA “BIXI”” – Arritxu Bidasoro Goikoetxeaundia, Nerea Ganzarain Fuente, Nahúm Linares Los Santos eta Mikel Pérez
  • “Okela Gosez” – Guggenheim Productions
  • “Onddokaustoa” – Julen Ruiz de Arkaute
  • “Arrainopola!” – Ekaitz Uzin
  • “Krispetak” – Andoni Gartzia eta Maite Bidarte
  • “Parez pare” – Eider Ballina Mondragon   

This slideshow requires JavaScript.

Advertisements
%d bloggers like this: