MU Ikasleak, Aitor Gametxo eta 10.urteurrena bigarren eguneko protagonistak

This slideshow requires JavaScript.

Gaur, martxoak 30, MU Ikasleen Saila, Goiena Saria eta 10.urteurrenaren txanda izan da. Goizeko 9:30etarako ireki ditu ateak jaialdiak eta MUko ikasleen lanak  proiektatu dira, hiru bloke ezberdinetan. Beraz, goizean zehar ikasleak eta ikusleen bozketa izan dira protagonista nagusiak.

Arratsaldean, Goiena Sariaren txanda izan da. Goiena Sariak, ordainsaria emateaz gain irabazlea beste film labur bat egitera bultzatzen du; materialaren alokairua eskainiz eta gaur, aurreko urtean irabazle izan zen Aitor Gametxo zinegilea izan da bere azken lana aurkeztu eta esperientzia azaltzen. Gametxok Goiena Saria Ilunabarra lana egiteko erabili du. Bere lanaren inguruan mintzatu da: “Ohiko istorioetan azpidatziak jarri ditzakezu, eta honetan ez. Hori da gustatzen zaidana”. Lan esperimentala aurkeztu digu Arkupe aretoan. Nola ikusi edo entzuten dituzte filmak itsuek eta gorrek??? Soinu ete irudi iradokitzailez jositako lana.

Solasaldi honen ostean, lehiaketaz kanpo geratu diren lanei eman zaie aukera. Hori horrela 13 film labur proiektatu dira eta hainbat zuzendari egon dira euren lanak aurkezten. Eguneko azken dokumentala, “Y sin embargo Al Quds” aurkezteko Mundubat GKEko Mohama palestinarraren bisita izan genuen ere bai.  Beraz, proiekzioz eta emozioz beteriko eguna izan da.

Bukatzeko, 10. urteurrena denez, aurten, 10 urtetan antolakuntzan egon diren ikasleei gonbita berezia egin zaie eta aretoko ekitaldia amaitu ostean, Bedarreta tabernan prestatutako luntxa eta Txiki monologistarekin itxi dugu eguna.

Advertisements
%d bloggers like this: