Kartel lehiaketa abian!

Kaixo lagunok!

Hasi gara jada 2018an ospatuko den Huhezinema jaialdia prestatzen eta, nola ez, berri mordoekin etorriko gara ibilbide horretan. Gaurkoan, zuen laguntzaren eske gatoz. Izan ere, Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiak bere hamaikagarren ediziorako kartela behar du eta zuen esku utzi nahi dugu kartel lehiaketa baten bidez. Datorren urteko Huhezinema martxoaren 21, 22 eta 23an egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean.

Hona hemen kartel lehiaketan parte hartzeko oinarriak.

Animatu!

kartel-lehiaketa.jpg

Advertisements
%d bloggers like this: