Dagoeneko hautatu dira MUko Ikasleen eta Kutixi Sailean arituko diren lanak

Huhezinemaren 11. edizioa hasteko bi aste ozta-ozta falta direnean, hautaketa prozesuak aurrera darrai. MUko ikasleen eta Kutixi Sailean lanak jaso ondoren, Aukeraketa Batzordeak jaialdian parte hartuko duten ikus-entzunezkoak hautatu ditu. Bi sail hauen emanaldia asteazken goizean, martxoak 21, izango da Aretxabaletako Arkupen, 10:00etatik aurrera.

MU Ikasleen Sailak Mondragon Unibertsitateko ikasleek ikasturtean zehar eginiko lanak jasotzen ditu. Hautaketa batzordeak bere aukeraketa egin ostean, epaimahai ofizialak honako sariak emango ditu: Fikzio Onenaren eta Dokumental Onenaren sariak (300€koa bakoitza), Mundukide Saria (700€) eta Argazki Onenaren Saria. Sari hau irabazita, Ogeita4 enpresak 1.500€tan baloratutako kamera ekipamendua utziko dio irabazleari, euskarazko film labur bat egiteko, 2019ko Huhezineman aurkeztuko dena. Gainera, 100€ Ikusleen Saria irabazteko aukera izango dute.

Honako hauek dira aurtengo MUko Ikasleen Sailean aukeratutako hamar film laburrak:

  • Norbanakoak (Aitor Lazkano) 11’
  • Lamia (Amaia Bargalló) 2’ 12’’
  • Your Curse, My Disease (Jon Etxeberria) 4’
  • Azkena eta etxera (Unai Gil) 11’ 59’’
  • Harriz herri (Haizea Azpilikueta) 14’ 26’’
  • Marra gorria (Unai Portilla) 17’
  • KarKarCar (Ibai Zabala) 10’ 40’’
  • Bizirik dirau (Patxi Irigoyen) 13’
  • Gazi Gozoak (Mikel Herce) 12’
  • Háblame como la lluvia y déjame escuchar (Alaine Aranburu) 8’

 

 

This slideshow requires JavaScript.

Beste aldetik, Kutixi Sailean, lanak entregatzeko epea itxita, bost lan interesgarri jaso dira. Sail honetan, MUko Donostiako Gastronomia Fakultatearekin gauzatutako lankidetzari esker, gastronomiaren gaiaren bueltako lanak bilatzen dira.

Sail honetan lehiatuko diren hautatuek epaimahai ofizialak emango duen 400€ko saria eta 100€ko ikusleen saria irabaz dezakete. Eta aurreko sailean bezala, Mundukide Saria (700€) irabazteko aukera izango dute, hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen lana.

Hauek dira Kutixi Sailean hautatuak izan diren lanak:

  • Jan-burgesa (Egoitz Diaz)
  • Makrobiotika txokoa (Haritz Uriarte)
  • GoseApp (Egoitz Diaz eta Maialen Ortubay)
  • Artea eta kultura (Xabier Ortiz de Urbina)
  • Entsalada (Julen Higuera Lozano)

 

This slideshow requires JavaScript.

Advertisements
Advertisements
%d bloggers like this: