Basque Culinary Saila

4. Basque Culinary Lehiaketa

Laugarren urtea da Basque Culinary Lehiaketa abian dagoela. MUko Donostiako Gastronomia Fakultatearekin gauzatutako lankidetzari esker, laugarren aldiz gastronomiak bere tartea izango du jaialdian.

OINARRIAK:

  1. Egileak: Euskal Herrian (EAE, Nafarroa eta Iparraldea) jaioak edota Euskal Herrian bizi direnak (erroldatuta daudenak).
  2. Euskarria: Edozein euskarritan egindako film laburrak onartuko dira. Bideo kamera, mugikorra, argazki kamera digitala, GoPro, Super 8 edo besterekin filmatu daiteke. Genero guztietako lanak onartuko dira: fikzioa, dokumentala, animazioa edo film esperimentalak.
  3. Gaia: Gastronomia, modu zabalean ulertua. Gai hau irudi erreal, artxibo-irudi, argazki, grabatu edo beste edozein euskarrirekin irudikatu daiteke.
  4. Iraupena: Lanek ez dituzte hiru minutuak gaindituko, kreditu-tituluak barne.
  5. Hizkuntza: Lanen jatorrizko bertsioa euskara izan behar da. Hala ez bada, euskarazko azpitituluak lanean txertatuta egon behar dira.
  6. Filmak jasotzeko epea: 2017ko otsailaren 16a.
  7. Bidalketa: Film laburrak Huhezinema jaialdian aurkezteko bete izen-emate orri hau online eta bertan txertatu film laburra ikusteko Vimeo edo Youtube esteka eta beharrezko pasahitzak. Film laburra hautatua izanez gero, jaialdian proiektatzeko kalitate hobea duen kopia eskatuko da.
  8. Sariak: Basque Culinary Saria Huhezinema jaialdiaren sari banaketa ekitaldian egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultura Etxean, 2017ko martxoaren 31n. Lan irabazlearen ordezkariren bat bertaratzea eskertuko genuke saria jaso ahal izateko.

Sariak  honakoak izango dira:

  • Basque Culinary Saria*: 500 €
  • Ikusleen saria: 100€

*Epaimahai ofizialak emango du saria.

Harremanetarako: huhezinema@mondragon.edu

Advertisements
%d bloggers like this: