GOIENA SARIA

Goiena Sariak, Sail Ofizialean hautatutako film laburren artean euskarazko film labur onena sarituko du. Berrikuntza batzuekin indartu nahi dugu sari hau Huhezinemaren hamargarren edizioan.

Euskarazko zinemagintza sustatzeko helburuarekin 2016ko Huhezineman, Goiena sariaren dirusariari, Ogeita4 Camera Solution enpresaren lankidetzari esker 1.500 eurotan baloratutako kamera profesional ekipamenduaren lagapena gehitu genion, beste euskarazko film labur baten ekoizpenean laguntzeko. Sariari esker egindako film labur hori 2017ko Huhezineman ikusiko dugu, lehiaketaz kanpo.

2017ko Huhezineman Goiena Saria irabazten duen egileak, 2018ko Huhezinema jaialdian egingo du film labur berriaren aurkezpena, lehiaketaz kanpo.  Hortik aurrera, film laburraren banaketa egilearen esku geratuko da. Urtebetera Goiena Telebistak ekoizpen berri hau emititu ahal izango du. Bost emanalditarako eskubidea izango du. Laburra emititu ez ezik, zuzendariari elkarrizketa ere egingo dio.

Goiena Saria jasotzen duen film laburra, saria jaso eta urtebetera emititu ahal izango du Goiena Telebistak. Bost emanalditarako eskubidea izango du. Laburra emititu ez ezik, zuzendariari elkarrizketa ere egingo dio.

2017ko Goiena Saria: (Epaimahai Ofizialak emango du saria)

– 800€

– 1.500€tan baloratutako kamera ekipamenduaren lagapena, Ogeita4 Camera Solution enpresaren eskutik.

Goiena sariaren laguntzari esker ekoitzitako filmak hasierako edo amaierako kredituetan argi azaldu beharko du hurrengo testua: “Film labur hau 2017ko Huhezinema Jaialdiko Goiena Sariari esker ekoiztu da.”

Testuarekin batera hurrengo logoak bistaratuko dira: Huhezinema, Goiena, Ogeita4.

Oharra: Goiena Sariari esker ekoiztuko den film laburrak euskara izan behar du jatorrizko hizkuntza bakar edo nagusi.

 

Harremanetarako:

huhezinema@mondragon.edu

Iban del Campo

656 732 586

 

 

Advertisements
%d bloggers like this: