MU Ikasleen Saila

2017 MU IKASLEEN SAILA

OINARRIAK:

  1. Mondragon Unibertsitateko ikasleek (2016-2017 ikasturtean MUn matrikulatuak) egindako ikus-entzunezko lanak Huhezineman aurkezteko aukera izango dute.
  2. Hautaketan lehentasuna izango dute ikus-entzunezko ikasketen baitan taldetan egindako lanek (4. mailako proiektua, Film laburra materian; eta 3. mailako proiektua, Dokumentala materian).
  3. Ikasleek ekoitzitako bideoklipak, animazio lanak, erreportajeak zein bestelako ikus-entzunezkoak ere aurkeztu daitezke.
  4. Lanek gehienez 20 minutuko iraupena izango dute.
  5. Lanak bidaltzeko azken eguna: 2017ko otsailaren 16a.
  6. Jasotako lan guztien artean, batzorde batek hautaketa bat egingo du eta hautatutako lan horiek Aretxabaletako Arkupe Aretoko pantaila handian proiektatuko dira.

Sail honetako lanak Goiena Telebistan erakutsiko dira, film laburrei eskainitako saio berezi batean, 2017ko urritik aurrera. Bost emanalditarako eskubidea izango du eta egileei elkarrizteka egingo die.

  1. SARIAK honakoak izango dira:
  • Fikzio Onenaren Saria (*): 300 €
  • Dokumental Onenaren Saria (*): 300 €
  • Ikusleen Saria: 100 €

(*) Epaimahai ofizialak emango ditu sariak.

  1. Sail honetan hautatuak izateko, Ikus-entzunezko Komunikazioa  Graduko “4. mailako proiektua, Film laburra” materian; eta “3. mailako proiektua, Dokumentala” materian egindako film laburrak ezin izango dira Huhezineman estreinatuak izan baino lehen online edo beste jaialdi batean aurkeztuak izan.

 

LANAK BIDALTZEKO

Lanak Huhezinema jaialdian aurkezteko bete izen-emate orri hau online eta bertan txertatu film laburra ikusteko Vimeo edo Youtube esteka eta beharrezko pasahitzak. Lana hautatua izanez gero, jaialdian proiektatzeko kalitate hobea duen kopia eskatuko da.

Harremanetarako: huhezinema@mondragon.edu

Advertisements
%d bloggers like this: