NORTZUK GARA

Huhezinema jaialdia

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia Huhezi fakultateko (Mondragon Unibertsitatea) Komunikazio gunean sortu zen 2008. urtean. Huhezinema bera ikasgaia izaki, Ikus-entzunezko komunikazioko laugarren mailako ikasleok benetako film laburren jaialdi baten antolakuntza ezagutzeko eta gauzatzeko aukera dugu. Erabat praktikoa den ikasgai honen helburua da, elkarlanean jaialdia aurrera ateratzea. Hala, aukera dugu graduan zehar ikasitakoa praktikan jartzeko, eta, aldi berean, mundu profesionalarekin harremanak sustatzeko.

2017ko antolatzaileak

Aurten, Huhezinema jaialdiaren 10. edizioa aurkezten dugu eta urtero bezala, antolatzaile taldea berritu egin da. Oraingo honetan, hogei ikasle gaude jaialdiaren antolakuntza lanetan Iban Del Campo irakaslearen koordinaziopean. Aurtengo edizioan Ana Alberdi, Irene Arin, Haizea Arizaga, Paul Arzanegi, Eneritz Aulestia, Ane Ayerbe, Idoia Dávila, Irati Elortondo, Beñat Galfarsoro, Arkaitz Gartzia, Leire Goitia, Jon Gonzalez, Iratxe Gonzalez, Maia Iribarne, Nekane Muñoz, Maider Navarro, Hodei Perez, Garikoitz Rivera, Irati Royo eta Ane Urkola gara ikasle antolatzaileak.

Urterolez, hiru taldetan banatuta egongo gara. Programazio taldea  Huhezinema 2017ko programa zehaztearen arduraduna izango da. Lau egunetan zehar (martxoaren 28, 29, 30 eta 31) ekimen ezberdinak antolatuko dira, besteak beste film laburren proiekzioak edo master class-ak.

Hau posible egiteko, produkzio taldea finantziazioa lortzeaz arduratuko da. Babesle, kolaboratzaile eta laguntzaileen bila ibiliko dira, sari erakargarriagoak banatzeko eta ekintza gehiago antolatu ahal izateko.

Azkenik komunikazio taldea jaialdiaren zabalkuntzaz arduratuko da, eta ekitaldiaren jarraipena egingo du. Honetaz gain, hedabideekin harreman zuzena izango dute taldekideek, interesa duen edonork gure jaialdiaren berri izateko. Jaialdiaren irudia ere izango da beraien ekarpen garrantzitsuenetako bat.

img_2081

%d bloggers like this: