Kartel lehiaketaren oinarriak

Hamabigarren edizioa iragartzeko kartelaren bila ari da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia. Aurten ere Euskal Herri osoko sortzaileei emango die kartela sortzeko aukera, kartel lehiaketa antolatuta. Aurtengo Huhezinema 2019ko apirilaren lehen astean egingo da Aretxabaletako Arkupe kultur etxean.

Hauek dira kartel lehiaketaren oinarriak:

  • Egileen adina: edozein adinetako egileen lanak onartuko dira.
  • Egileen jatorria: lehiaketan parte hartu ahal izango du Euskal Herrian jaioak edo eta bizi direnak.
  • Gaia: Zinemak hamabi. (Zinemak hamabi hamarkada betetzen ditu, eta horregatik hautatu dute lelo hori antolatzaileek).
  • Formatua: kartela .jpg formatuan bidali beharko da (A3 tamaina), testu hau jasoko dute aurkeztutako kartelek:

 

– 12. HUHEZINEMA

– Euskal Film Laburren Jaialdia

– Zinemak hamabi

– 2019ko apirilaren 2tik 5era

– Aretxabaleta

 

Egile bakoitzak nahi dituen kolore eta teknikak erabiltzeko aukera du.

 

  • Epea: kartelak aurkezteko epea 2018ko urriaren 30etik 2019ko urtarrilaren 14ra izango da. Beranduago jasotako lanak ez dira onartuko.
  • Kopurua: egile bakoitzak nahi beste kartel aurkezteko aukera du.
  • Tipografia: karteleko elementuen gaineko eskubideak izan behar ditu egileak, tipografia erabiltzeko eskubideak barne.
  • Bidalketa: lanen tamaina A3koa izan beharko da eta formatua .jpg. Lanak eta egileei buruzko informazioa honako helbide elektronikora bidaliko dira:

huhezinema@mondragon.edu

Egilearen izen-abizenak

Jaiotze-data eta egungo bizitokia

Telefono-zenbakia

  • Sariak: 200€ + bertako produktuen saskia.
  • Irabazleak: irabazleen izen-abizenak 2019ko urtarrilean jakinaraziko dira, helbide elektronikoz zein sare sozialen bitartez.
  • Epaimahaia: epaimahaia Huhezinemako antolatzaile taldeak osatuko du. Antolatzaileek erabaki dezakete sariak banatu gabe uztea eta lehiaketa bertan behera uztea aurkeztutako kartelek baldintzak betetzen ez badituzte edo gutxieneko kartel kopurua jasotzen ez badute.
  • Oinarriak onartzea: lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.

Zalantzak argitzeko, idatzi lasai huhezinema@mondragon.edu helbide elektronikora. Ahalik eta azkarren erantzungo dizugu.

Advertisements
Advertisements
%d bloggers like this: