Gogotsu hasi da Huhezinema 2017

This slideshow requires JavaScript.

Gaur, martxoak 29, hasi da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 10.urteurrena. Hilabeteetako lanaren ostean iritsi da lehenengo eguna eta egitarau potentearekin hasi da.

Goizeko 10etan hasi da Jaialdia, Juan Palaciosen “Pedaló” film luzearen proiekzioarekin. Luzemetraiak harrera ona izan du ikusleen artean, sorpresa ona eta entretenigarria izan da hiru gaztek 2012ko udaran euskal kostaldetik egin zuten bidaia. Ondoren zuzendariaren, Juan Palaciosen masterclass-a izan da. Palacios, bere ikasketetaz hitz egiteaz gain, bere esperientziaz mintzatu da eta noski “Pedaló”ri buruzko azalpen eta sekretutxo oro kontatu ditu. Hala nola bere helburua aldatzen joan zela azaldu du: “Abenturari buruz pelikula bat egin, hausnartu eta analizatzea zen helburua” Bere buruhauste haundienaren berri ere eman du: “Dilema handiena abentura bizi edo kontatu erabakitzea izan zen”. Juan Palaciosen hainbat esperientzia eta aholku interesgarrirekin amaitu da beraz, goizeko saioa.

Arratsaldean, “40 urte euskal gizartean eragiten” Iñaki de Bilbao eta Adrian Alonso MUko ikasle ohien dokumentala proiektatu da. Gainera, ikusleek Iñaki de Bilbao eta MUko irakasle den Goio Aranaren arteko solasaldia entzueko aukera izan dute. Dokumentalak atzean dakarren lanaz mintzatu dira. Hala nola, Iñaki de Bilbao hainbat aholku eman ditu: “Elkarrizketa batera testuinguru onarekin joan behar da; gaia sakonduta” eta Gradu Bukaerako Lan on bat egiteko “gakoa planning on bat” egitea dela aipatu du.

Solasaldi honen ostean, Orona Sarien txanda izan da. Iban del Campo, MUko irakasleak, HUHEZIko hiru ikasle eta Andoaingo bi ikaslek osatutako epaimahaia koordinatu du aurten. Eurak izan dira Nazioarteko Orona Sariaren irabazleak hautatzeko arduradunak eta bi film labur aurkeztera etorri zaizkigu: 24º51’ Latitud Norte – Carlos Lenin Treviño eta A Quien Corresponda – Valeria Fernandez.

Eguneko egitarauarekin bukatzeko Basque Culinary Saila aurkeztu da. Sailean hautatuak izan diren hamar film laburrak proiektatu dira eta ikusleek haien botoa emateko aukera izan dute. Aretoko ekintzak bukatuta, eguna ongi bukatzeko Aretxabaletako hainbat tabernetan azken film labur hauek proiektatu dira: gastronomia eta zinea uztartuz.

 

Advertisements

AIC ziurtagiria lortu du HUHEZINEMAk

 

logoCertiAIC2017-768x395.jpg

AIC ziurtagiria eman diote Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiari. Hamar urteko lanaren ostean, jaialdiak ezberdindu eta saritzeko den Film Laburren Kalitatezko Jaialdiaren egiaztagiria lortu du; jaialdiak zineari eta film laburrei ematen dion babesa eta hedapenari esker. AIC-ek (Asociación de la Industria del Cortometraje) urtero hedatzen ditu ziurtagiri hauek eta Huhezinemak hainbat urtetako lanaren saria jaso du hamar urteren ostean.

Hona hemen AICren informazioa eta ziurtagiria jaso duten jaialdien zerrenda.

Ez ahaztu bihar hasiko dela jaialdia eta ostiralera bitartean zineaz eta film laburrez gozatzeko aukera izugarria izango dela. Beraz, ZATOZ ETA OSPATU GUREKIN!

HUHEZINEMA 2017ko proiekzioen ordutegia

Egitaraua argitaratu ostean, proiekzio bakoitzaren ordu zehatzarekin gatoz; ikusle eta egileek haien lanak zein ordutan proiektatuko ditugun jakin dezaten.

Martxoak 29:  

10:10 Pedaló (70min) Zuzendaria: Juan Palacios.

16:00 HUHEZI 40 urte dokumentala eta solasaldia.

17:00  Nazioarteko ORONA sariaren irabazleak

  • 24º51’ Latitud Norte (29:11) Zuzendaria: Carlos Lenin Treviño
  • A Quien Corresponda (8:58) Zuzendaria: Valeria Fernandez

18:00 Basque Culinary Saila

  • Ez Naiz Jateko Bizi (3:00) Zuzendaria: Mikel Uralde
  • Zoriontasunaren gailetak (2:58) Zuzendaria: Yago Mateo
  • Wabi-Sabi (2:59) Zuzendaria: Egoiz D. Ibargoitia
  • Gose? (2:57) Zuzendaria: Gero Pentzauku Produxions
  • Berde, Gazi eta Bixi (1:33) Zuzendaria: Arritxu Bidasoro
  • Okela Gosez (2:43) Zuzendaria: Guggenheim productions
  • Onddokaustoa (2:14) Zuzendaria: Julen Ruiz de Arkaute
  • Arrainopola (2:40) Zuzendaria: Ekaitz Uzin
  • Krispetak (2:43) Zuzendaria: Koldo Gartzia eta Maite Bidarte
  • Parez Pare (1:58) Zuzendaria: Eider Ballina

 

Martxoak 30:

9:30 Emanaldia:  MU Ikasleen laburmetraiak lehenengo blokea

  • Leihotik (8:15) Zuzendaria: Nekane Muñoz
  • Ignorancia (Ezjakintasuna) (17:36) Zuzendaria: Irati Crespo
  • Ready for… (2:40) Zuzendaria: Amaia Fuertes
  • Idoia (13:29) Zuzendaria: Noemi Mendoza
  • Trapu Zaharrak (11:55) Zuzendariak: Imanol Eppherre eta Ion Garate
  • Beste 40 (10:56) Zuzendaria: Saioa Murua

­

10:50 Emanaldia: MU Ikasleen larbumetraiak, bigarren blokea

  • Basoa (11:48) Zuzendaria: Garikoitz Rivera
  • Delirare (11:11) Zuzendariak: Irene Torregosa eta Irantzu Ugarte
  • 96º (17:31) Zuzendariak: Beñat Galfarsoro eta Arkaitz Gartzia
  • Argipean (11:11) Zuzendaria: Nora Latatu
  • Portrait (5:09) Zuzendariak: Mikel Uralde eta Iñaki Tena

11:50 Emanaldia: MU Ikasleen larbumetraiak, hirugarren blokea

  • Hor Zaude (1:18) Zuzendaria: Andrea Latasa
  • Zaintza baino gehiago (13:46) Zuzendariak: Unai Gil eta Alex Erkoreka
  • Gure izenaren jabe (14:07) Zuzendaria: Jorge Fernandez
  • Flash (11:27) Zuzendaria: Leire Goitia
  • Ama hil zaigu (3:18) Zuzendaria: Iratxe Gonzalez

16:00-17:00 Emanaldia: Aurreko urtean Goiena saria irabazi duen Aitor Gametxo

17:00-18:15 Emanaldia: Lehiaketaz kanpoko emanaldia, lehenengo blokea

  • Night Shift (15:11) Zuzendaria: Izaskun Arandia
  • False Flag (10:55) Zuzendaria: Asier Urbieta
  • Ritual (6:00) Zuzendaria: Maria Jose Alvarez
  • Hileta (19:50) Zuzendaria: Kepa Sojo
  • Lege zahar (3:42) Zuzendaria: Uda films
  • Still Alive (12:22) Zuzendaria: Leire Barturen
  • Los despedidores (9:00) Zuzendaria: Ibon Goikoetxea

18:30-19:30 Emanaldia: Lehiaketaz kanpoko emanaldia, bigarren blokea

  • Esperoan (4:08) Zuzendariak: Amaia Otaola, Mikele Landa, Itsaso Garin, Oihane Zunzunegi eta Nerea Sanz
  • Azken Saskia (9:41) Zuzendaria: Oier Fuentes
  • Making off (2:15) Zuzendaria: Arkaitz Gartzia
  • Iggy dog (2:45) Zuzendaria: Garikoitz Rivera, Arkaitz Gartzia, Xabier Goxencia
  • Maizter (6:00) Zuzendaria: Idoia Dávila
  • Y sin embargo, Al-Quds (30:40) Zuzendaria: Unai Aranzadi

 

Martxoak 31:

­16:15 Emanaldia: Lehiaketa Ofiziala, lehenengo blokea

  • Beti Bezperako Koplak (5:22)  Zuzendaria: Ageda Kopla Taldea
  • Jules D (14:04)  Zuzendaria: Norma Vila
  • Caminan (14:20)  Zuzendaria: Mikel Rueda
  • Karta Astrala (27:02) Zuzendaria: Andoni Gartzia eta Maite Bidarte

17:45 Emanaldia: Lehiaketa Ofiziala, bigarren blokea

  • El angulo recto no existe (4:40) Zuzendaria: Jon Zurimendi
  • Precious Moments (9:09) Zuzendaria: Asier Iza
  • El divino (6:12) Zuzendaria: Sendoa Cardoso
  • Anonimo (13:07) Zuzendaria: Ivan Sokolov
  • Si la oscuridad nos lleva (4:58) Zuzendaria: Mikel R. Alonso
  • Ulises (17:00) Zuzendaria: Aitor Gutierrez

huhezinema - EGITARAUA.jpg

Jada ekitaldiaren euskuorria ikusgai daukazue!

Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean 29tik 31ra bitartean ospatuko den euskal filmen jaialdiaren eskuorria eskuragarri daukazue.

Spot berria dakarkizuegu!

Zatoz eta ospatu gurekin!

Paul Urkijo, Ariane Kamio eta Aitor Gametxo, Huhezinemako Epaimahai Ofizialean

Huhezinema jaialdiaren 10.urteurrena hasteko bi aste eskas geratzen diren honetan, jada baditugu epaimahai ofiziala izango diren kideak.

Urtero, zineman dabiltzaten profesional euskaldunak ekartzen saiatzen gara gure jaialdiko epaimahai ofiziala osatu dezaten eta aurtengoan Paul Urkijo, Ariane Kamio eta Aitor Gametxo izango ditugu gurean.

Paul Uriko Alijo (1984) zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea da. Arte Ederretan lizentziatua, mundu profesionalean  ikus-entzunezkoak, ilustrazioa eta infografia egiteari ekin zion. Hamabost urte daramatza laburmetraiak egiten, besteak beste: El pez plomo (2007), Jugando con la muerte (2010), El bosque negro (2013) etab. Urkijok idatzi eta zuzendutako film laburrek estatuko zein nazioarteko 86 sari irabazi dituzte eta mundu osoan zehar 300 alditan baino gehiagotan izan dira hautatuak. Egun, bere lehen luzemetraia zuzentzen dabil: Errementari (2016) 

Ariane Kamio Anduaga (1985) GARAko kazetaria da azken hamaika urteetan. Kultur Alorrean aritzen da gehienbat. Literaturaren eta zinemaren mugetan idazten du. Beraz, zinemagintzaren kritikak idazten aditua.

Aitor Gametxo Zabala (1989) ikus-entzunezko teknikaria eta zinegilea da. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen Bilbon eta 2011an Universitat Autónoma de Barcelona-n Sormenezko Dokumentalgintzan espezializatu zen, ordutik ez-fikziozko lanak egiten ditu. Hainbat laburmetrai egin ostean, besteak beste: “La ciutat tipogràfica”, “Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa”, “Bi fotograma”, “Bere bizitzetako bat” eta “Soinu galduen bila”, 2014an Punto de Vista Nazioarteko Dokumentalen Zinemaldiko X-film Proiektuan garaile suertatu zen. Sari hartatik “El otro mapa de Abauntz” film luzea aurkeztu zuen 2015ean. Bestalde, ikus-entzunezko teknikari gisa, Tabakalera edota CCCB-Centre de Cultura Contemporània kultur-erakundeetan lan egin du.

Beraz, bi zinemagile arrakastatsu eta zineman aditua den kazetaria izango dira Aukeraketa Batzordeak hautatutako lanak epaitu eta sariak banatzeko arduradunak. Lau sari emango dituzte aurtengo jaialdian: sail ofizialean Goiena Saria, MUko Ikasleen sailean fikzio onena eta dokumental onena eta Basque Culinary sailean film labur onena.

Epaimahai Ofizialaz gain, Vertigo Saria Muko ikaslez osatutako epaimahai batek emango du, eta sail bakoitzeko Ikusleen Saria Arkupe Aretoko emanaldietan egongo diren ikusleek erabakiko dute.

 

This slideshow requires JavaScript.

Goiena Saria, euskal zinemagintza sustatzen

Goiena Sariak, Sail Ofizialean hautatutako film laburren artean euskarazko film labur onena saritzen du Huhezinemaren lehen ediziotik. Urteak daramatzagu Goiena Komunikaizo taldearekin elkarlanean sari hau ematen, baina Huhezinemaren hamargarren edizioan berrikuntza batzuekin dator, indarberrituta.

Euskarazko zinemagintza sustatzea da Goiena Sariaren helburua eta horrexegatik, 2016an dirusariari sari praktikoagoa gehitu zitzaion; Ogeita4 Camera Solution enpresaren lankidetzari esker 1.500€tan baloratutako kamera profesionalen ekipamenduaren alokairua gehitu genion, irabazlearen beste euskarazko film labur baten ekoizpenean laguntzeko asmoz. Gainera, irabazleak hurrengo urteko jaialdian aurkezten du sari horrekin eginiko film laburra.

Aitor Gametxoren “Ilunabarra”

Hori horrela, aurtengoan aurreko urtean “Bere bizitzetako bat” film laburrarekin Goiena sariaren irabazle izan zen Aitor Gametxoren hitzaldia eta egiten ari den film laburraren aurkezpena izango da, otsailak 30ean, ostegunean. Huhezineman “work in progress” bat ikusiko dugu, amaitu gabeko proiektua baita oraindik. Oraingoz “Ilunabarra” da proiektu honen behinbehineko izenburua. Martxoan Iruñako Punto de Vista jaialdian estrenatu berri duen “Cicha Symfonia” filmaren jarraipen bat izango da.

Beraz, Goiena Sariaren 2017ko irabazleak aukera berdina izango du 2018ko Huhezineman. Sariari esker eginiko film laburraren aurkezpena egingo du lehiaketaz kanpo. Hortik aurrera, film laburraren banaketa egilearen esku geratuko da baina urtebetera Goiena Telebistak ekoizpen berri hau emititzeko aukera izango du. Zehazki, bost emanalditarako eskubidea izango du. Horretaz gain, laburra emititu ez ezik zuzendariari elkarrizketa ere egingo dio. Esteka honetan kontsultatu daitezke sariaren oinarriak.

Goiena Saria, beraz, euskarazko beste film labur bat egiteko laguntza eta bultzada ikaragarria da; baita irabazlearen lana Goiena-ri esker ikusleengana heltzeko.

Ez galdu aurtengo hitzordua:

Aitor Gametxo / Ilunabarra

Goiena Sariaren proiekzioa eta solasadia

Martxoak 30, osteguna

16:00tan, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean.

This slideshow requires JavaScript.

Juan Palaciosen Pedaló filmarekin abiatuko da Huhezinema


<p><a href=”https://vimeo.com/152455966″>PEDAL&Oacute; (trailer)</a> from <a href=”https://vimeo.com/user6280584″>Juan Palacios</a> on <a href=”https://vimeo.com”>Vimeo</a&gt;.</p>

Juan Palacios zuzendari eibartarra izango da gurean HUHEZINEMA Euskal Film Laburren 10.urteurrenean. Urteroko ohiturei jarraiki, jaialdiak zuzendari baten masterclass-a antolatu du eta 2016ko euskal zinemaren sorpresetako bat izan den Pedaló filmaren estreinaldia aprobetxatuz, Juan Palacios izango da masterclass-a emango duen zuzendaria.

Palaciosek bideo esperimentalarekin, ikusizko egunkariekin, film-saiakerekin eta behaketa-dokumentalekin egiten du lan. Bere filmek naturaren eta giza kulturaren arteko mugak aztertzen dituzte, baita zinematografiako prozesua bera ere. Bere talde artistikoarekin, Ultramar Collective-ekin, egin zuen bere lehen film laburra, Chelonia memoriae, eta Madrilgo Reina Sofía Museoko bideo-bildumarako hautatu zuten. Bai The Tibetan Spider-ek eta bai Corte profundo filmak ere, biak ala biak Nafarroako CTL zinema-jaialdia irabazi zuten, 2014an eta 2015ean, hurrenez hurren. PEDALÓ haren lehen film luzea da eta Euskal Zinemaren Irizar Saria irabazi zuen 2016-ko Donostiako Zinemaldian.

Bere lehen film luzearekin aurkeztuko da Huhezinemara: Pedaló. Filmaren sinopsiari dagokionez, zinemagile hasiberri bat hiru laguni segika dabil bidaia nautiko surrealista batean. Bigarren eskuko pedaló batean igota, Euskal Herriko kostatik 150km egiteko asmoa dute. Pedaloa, tamalez, ez da Kantauri itsasoko uretan ibiltzeko sortua, eta hasi bezain pronto, bidaia zoramen bihurtuko da: ezbeharra, parranda, biharamuna, xamana, hileta e. a. Hiru “marinel” hauen espedizioa dokumentatzen doan heinean, zuzendaria, bidaia paralelo batean murgilduko da.

Jada hainbat jaialditan parte hartu du eta sariak irabazi ditu, besteak beste: Irizar Basque Film Award Donostiako Zinemaldian (2016), Punto De Vista (Foco) Iruñan (2016) eta Bartzelonan Zinemaldia.cat jaialdian (2017).

Huhezinema aurreko zerrenda horretan sartuko da, bere masterclass-a emateaz gain bere lehen film luzea aurkeztuko baitu. Martxoak 29, asteazkenean jaialdiari hasiera emango dio Palaciosen filmak. Goizeko 10:00etan Pedaló-ren proiekzioa egingo da eta ondoren 12:00etatik aurrera Juan Palacios berak masterclass-a emango du.

Emanaldia eta masterclassa doakoak dira. Animatu gurekin Huhezinema jaialdiaren bidaian murgiltzera. Kantauri itsasoan barrena, pedalo baten gainean hasiko dugu bidaia.

This slideshow requires JavaScript.

Sail Ofizialeko hamar harribitxiak

Iritsi da eguna! Hemen dauzkagu aurtengo jaialdiko harribitxiak…. HUHEZINEMA Euskal Film Laburren Jaialdiaren 10.urteurrenak harrera arrakastatsua izan du. Deialdiak parte-hartze zabala jaso du eta jaialdian sail ezberdinetan lehiatuko direnen zerrendarekin amaitzeko, jaialdiak Sail Ofizialean lehiatuko diren film laburren zerrenda aurkezten du.

Sail Ofiziala Aukeraketa Batzordeak hautatutako 10 filmez osatzen da; hamar hauetako bakoitzak 200€ jasoko ditu hautatua izateagatik eta epaimahai ofizialak,  HUHEZI-ko ikasleek osatutako Vertigo epaimahaiak eta ikusleek erabakiko dituzten beste hiru saritan lehiatuko dira, hurrenez hurren: Goiena Saria, 800€ko diruordaina eta 1.500€tan baloratutako kamera ekipamenduaren alokairua, Vertigo Saria 500€ eta azkenik, 300€ Ikusleen Saria.

Sail Ofizialeko hautatuak martxoaren 31an, ostiralean, proiektatuko dira 16:00etatik aurrera Aretxabaletako Arkupe Aretoko zineman. Ondoren, sari banaketa ekitaldia egingo da zineman bertan. Gainera, hautatutako filmen zuzendari edo lan-taldeko ordezkariak bertan egongo dira filmen aurkezpena egiteko. Giro aparta izango da!!

Hona hemen Sail Ofizialean lehiatuko diren film laburrak:

  • “Ulises” – Aitor Gutiérrez (Fikzioa)
  • “Beti bezperako koplak” – Ageda Kopla Taldea (Animazioa)
  • “El ángulo recto no existe” – Jon Zurimendi (Animazioa)
  • “Si la oscuridad nos lleva” – Mikel R.Alonso (Fikzioa)
  • “El divino” – Sendoa Cardoso (Dokumentala)
  • “Jules D.” – Norma Vila (Fikzioa)
  • “Precious moments” – Asier Iza (Fikzioa)
  • “Anónimo” – Ivan Sokolov (Fikzioa)
  • “Caminan” – Mikel Rueda (Fikzioa)
  • “Karta Astrala” – Maite Bidarte eta Koldo Gartzia (Dokumentala)

*Sail Ofizialerako hautatuak izan diren filmen fotogramak:

This slideshow requires JavaScript.

Lan hauetaz gain, badira martxoak 30, ostegunean 16:00etatik aurrera, lehiaketaz kanpo Aretxabaletako Arkupe aretoan proiektatuko diren ikus-entzunezkoak ere. Jasotako lanen kalitatea kontuan izanik, 10.urteurrena dela eta ostegun arratsaldean ospatuko den ekitaldi berezian, pantaila handian, film hauek aurkezteko tartea eman nahi izan diegu egileei; ordezkariak bertara etorri eta geroko lunch-era gonbidatuz.  

  • “Azken saskia” – Oier Fuentes (Dokumentala)
  • “Ritual” – Maria Jose Alvarez Fernandez (Fikzioa)
  • “Y sin embargo, Al-Quds” – Unai Aranzadi (Dokumentala)
  • “Still Alive” – Leire Barturen (Dokumentala)
  • “False Flag” – Asier Urbieta (Fikzioa)
  • “Hileta” – Kepa Sojo (Fikzioa)
  • “Night shift” – Izaskun Arandia (Fikzioa)
  • “Esperoan” – Amaia Otaola, Mikele Landa, Itsaso Garin, Nerea Sanz eta Oihane Zunzunegi  (Dokufikzioa)
  • “Los despedidores” – Ibon Goikotxea (Fikzioa)
  • “Making off” – Arkaitz Gartzia (Trailerra)
  • “Maizter” – Idoia Dávila (Esperimentala)
  • “Iggy dog” –  Zuzendaritza Kolektiboa (Bideoklipa)
  • “Lege zahar” – Uda Films (Fikzioa)

Hautatu dira MU-ko ikasleen sailean lehiatuko diren lanak

Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdiaren 10.urteurrena gerturatzen doan einean, hautaketa prozesua aurrera doa. Basque Culinary sailean lehitauko diren lanak argitaratu ostean, jaialdiak MUko ikasleen sailean lehiatuko diren ikus-entzunezkoak hautatu ditu.

MU Ikasleen Sailak Mondragon Unibertsitateko ikasleek 2016-2017 ikasturtean eginiko lanak jasotzen ditu. Hautaketa batzordeak bere aukeraketa egin ostean, sariak epaimahai ofizialak emango ditu: Fikzio Onenaren eta Dokumental Onenaren sariak 300€koa bakoitza eta horretaz gain, 100€ Ikusleen Saria irabazteko aukera izango dute. Gainera, hautatutako lan guztiak Arkupe Aretoan pantaila handian proiektatuko dira martxoaren 30ean.

Sail honen xedea MUko ikasleen lana sustatu eta motibazioa piztea da, eta badirudi lortu duela; 24 lan jaso baitira.

MU Ikasleen Sailean lehiatuko diren lanak:

  • “Ama hil zaigu” – Leire Goitia, Iratxe Gonzalez, Maia Iribarne, Asier Peña eta Andrea Latasa (Bideoklipa)
  • “Ready for” Amaia Fuentes – (Bideoklipa)
  • “Portrait” – Iñaki Tena eta Mikel Uralde (Egokitzapena)
  • “Hor zaude?” – Andrea Latasa (Trailerra)
  • “Beste 40” – Saioa Murua (Fikzioa)
  • “Leihotik” – Nekane Muñoz (Fikzioa)
  • “Basoa” – Garikoitz Rivera (Fikzioa)
  • “Idoia” – Noemi Mendoza (Fikzioa)
  • “96º” – Arkaitz Gartzia eta Beñat Galfarsoro(Fikzioa)
  • “Flash” – Leire Goitia (Fikzioa)
  • “Ignorancia” – Irati Crespo, Asier Olaberria, Maialen Ortubay eta Leire San Sebastian(Dokumentala)
  • “Trapu zaharrak” –  Imanol Eppherre eta Ion Garate(Dokumentala)
  • “Zaintza baino gehiago” – Unai Gil eta Alex Erkoreka  (Dokumentala)
  • “Delirare” – Irene Torregrosa eta Iranzu Ugarte (Dokumentala)
  • “Argipean” – Nora Latatu (Dokumentala)
  • “Gure izenaren jabe” – Jorge Fernández (Dokumentala)

This slideshow requires JavaScript.

 

Advertisements
%d bloggers like this: