Sail Ofiziala 2018

Huhezinema 2018 Euskal Film Laburren Jaialdiaren hamaikagarren lehiaketa ofizialean parte hartzeko deialdia duzu honakoa. Huhezinema jaialdia 2018ko martxoaren 21etik 23ra egingo da Aretxabaletako Arkupe kultur etxean.

Huhezinema 2018 oinarriak:

  1. Zuzendarien jatorria: Euskal Herrian (EAE, Nafarroa eta Iparraldea) jaioak edota Euskal Herrian bizi direnak (erroldatuta daudenak).
  2. Hizkuntza: Edozein hizkuntzatan egindako lanak onartuko dira. Jatorrizko bertsioa euskara edo gaztelania ez denean, euskara edo gaztelaniazko azpi idatziekin bidali beharko dira lanak.
  3. Lanaren ezaugarriak: Edozein generotako lanak (animazioa, fikzioa, dokumentala, zine esperimentala…) onartuko dira. Bideoklip, iragarki eta bideo korporatiboak ez dira lehiaketan onartuko.
  4. Iraupena: 30 minutu gehienez.
  5. Ekoizpen data: 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoiztutako lanak izan beharko dira. Ez dira onartuko aurrez lehiaketa honetan aurkeztutako lanak.
  6. Filmak jasotzeko epea: 2018ko otsailaren 9a. Beranduago heltzen diren lanak ez dira onartuko.
  7. Sariak: Jasotako film labur guztien artean Aukeraketa Batzordeak 10 film labur aukeratuko ditu jaialdiaren Sail Ofiziala osatzeko. Hamar hauetako bakoitzak 200€ jasoko ditu hautatua izateagatik. Hamar film hauek, beste lau sari hauen lehian arituko dira:
  • Goiena Saria : 1.000€  (Epaimahai Ofizialak emango du saria): Euskarazko film onena sarituko da.
  • Vertigo Saria: 400€ (Mondragon Unibertsitateko ikasleek osatutako epaimahai batek emango du saria). Diru laguntza publikorik gabe ekoiztutako eta banatutako filma izan beharko da.
  • Ikusleen Saria:  300€
  • Mundukide Saria:  700 (hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko du).
  • Oharra: Goiena, Vertigo eta Ikusleen sarietako diru kopuruetan, sartuta daude hautatua izateagatik jasoko dituzten 200 euroak. Film labur batek sari bat baina gehiago irabazi dezake (kasu horretan, hautatua izateagatik jasotako 200 euroak sari bati bakarrik gehituko zaizkio).

Eskertuko genuke saritutako egileek eurek jasotzea saria, edo lan taldeko kideren batek, martxoaren 23an egingo den Sari Banaketa ekitaldian. Sariak egunean bertan jakinaraziko dire.

  1. Eskubideak: Jasotako lanen proiekzioak egiteko eskubidea izango du Huhezinema jaialdiak. Aurkeztutako lan guztiekin erakusketa publikoko eta sustapen muntaiak egin ahal izango dira, on-line edo off-line, helburu komertzialik gabe. Egileei aldez aurretik proiekzio horien berri emango zaie.
  2. Oinarrien onarpena: Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.
  3. Epaimahai Ofiziala: Ikus-entzunezko alor profesionaleko adituek osatuko dute.
  4. Bidali beharrekoa:

  Online bidalketa:

Film laburrak Huhezinema jaialdian aurkezteko bete izen-emate orri hau online eta bertan txertatu film laburra ikusteko Vimeo edo Youtube esteka eta beharrezko pasahitzak. Film laburra hautatua izanez gero, jaialdian proiektatzeko kalitate hobea duen kopia eskatuko da.

12. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betez, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak KONGRESUAK ETA JARDUNALDIAK fitxategian sartuta daudela eta horren helburua kongresu, mintegi eta jardunaldietan parte hartzen duten pertsona eta instituzio kolaboratzaileen datuen kudeaketa eta mantenimendua egitea eta etorkizuneko ekitaldien berri ematea dela. Datu horiek erakundeak sortzen dituen komunikazio tresnetan erabili ahalko dira eta komunikabideei laga ahalko zaizkie, goian zehaztutako helburuak betetzeko xedez. Fitxategia Datuak Babesteko Agentzian aitortu dugu eta datuen segurtasuna bermatzeko neurriak ezarri ditugu.

Fitxategi horien erantzulea HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA da eta, horri dagokionez, hala nahi izanez gero, aipatutako Legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak balia ditzakezu; horretarako lopd.huhezi@mondragon.edu e-mail helbidera eskaera bat bidali behar duzu NA edo nortasuna egiaztatzeko beste agiri batekin batera.

Harremanetarako:

Telefonoa: 656 732 586 (Iban del Campo)

Emaila: huhezinema@mondragon.edu 

Advertisements
Advertisements
%d bloggers like this: