Tag Archives: EIECINE

Mondragon Unibertsitateko ikasleak Donostiako Zinemaldian epaimahaikide

Ikasturte berria hasi da eta urtero legez, Donostiako Zinemaldia ate joka dator. Eta hirugarren urtez gauzatuko da Zinemaldian baitan antolatzen den Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren eta Huhezinema jaialdiaren arteko lankidetza: hirugarren aldiz proiektatuko ditugu Huhezineman, Donostian saritutako nazioarteko ikasleen film laburrak.

Irailaren 25 eta 30 bitartean egingo da Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI Topaketa Donostiako Zinemaldiaren baitan. Beste sari batzuez gain, Orona Saria emango da Topaketaren film labur berritzaileenari (5.000 euro). Mondragon Unibertsitateko Ikus-Entzunezko Komunikazioa graduko 5 ikaslek osatzen duten epaimahaiak izango du ardura hori, Iban del Campo irakasleak koordinaturik. Hautatutako ikasleak Andoni Imaz, Ibai Zabala, Irati Crespo, Imanol Eppherre eta Saioa Murua izan dira.

Mundu zabaleko zinema eskoletatik etorritako ikasleen topaketan epiamahikide bezala aritzea esperientzia aberasgarria izango da gure ikasleentzako. Film laburren emanaldi eta aurkezpenez gain, itzal handiko zinegilen master class eta hitzaldiekin osatuko da bost egunera luzatu den egitaraua.

Aurten proiektatuko diren film laburren eta master classen gaineko informazioa lotura honetan aurkituko duzu.

Goazen ba, nazioarteko zinema ikasleak egiten ari diren zinemarekin bidaiatzera.

 

Advertisements
Laburpen hitzak , , , , , ,

Mexiko eta Argentinara sariak

Blog honetako azken sarreran esan genuen bezala, Ikus-Entzunezko Komunikazioa Graduko hainbat lagunek hirugarren urtez parte harte dugu Donostiako Zinemaldian egiten den Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketan. Iban del Campo irakasleak bost euskal ikaslez osatutako epaimahaia koordinatu du eta Orona Saria eman diote topaketan hautatuko film labur berritzaileenari. MUko Garikoitz Rivera, Idoia Dávila eta Nekane Muñoz, eta Andoaineko Escivi eskolatik Ane Iturralde eta Egoitz Albizu izan dira aurtengo epaimahaia osatu duten ikasleak.

Eta irabazlea izan da…

Narratiba klasikotik aldenduz, irudia, soinua eta denboraren tratamendu berritzaile baten bidez oroitzapenen argazki bat egiten duelako

24º 51’ Latitud NorteCarlos Lenin Treviño-rena
Centro Universitario de Estudios Cinematográficos CUEC – UNAM (Mexiko)

Aipamen nominala:

A quien corresponda, Valeria Fernández-ena
Universidad del Cine (Argentina)

Orona Sariarekin laburmetraiaren zuzendariak 5.000€ gordin jaso ditu.

Plazer bat izan da mundu osoko zinema eskoletako ikasleekin eta euren film laburrekin egun hauek konpartitzea. Dagoeneko lanean gaude 2017ko Huhezinema jaialdian nazioarteko film hauetako batzuk gurean aurkezteko.

Adi egon!

Laburpen hitzak , , , ,
%d bloggers like this: